Gure mini mailako aurreselekzioek saio bikoitzeko entrenamenduekin lanean jarraitzen dute Espainiako Txapelketa prestatzen.

Hurrengo asteburuan (urtarrilak 29) saio bikoitzeko lana izango dute beti bezala. Goizean lehenengo lagunartekoa jokatuko dute, mutilek 10:00etan, eta neskek, 11:45etan, Ermuako Miguel Ángel Blanco polikiroldegian. Arratsaldean entrenatzaileen eta laguntzaileen eskutik entrenamendu saioekin jarraituko dute.

Asteburu honetatik aurrera, entrenamendu saioak hurrengo egunetan aurrera eramango dira: otsailak 5,12 eta 26 eta martxoak 5,12 eta 26.

Ostailaren 17tik 19ra Galiziara bidaiatuko dute Marineko Txapelketa jokatzeko eta martxoaren 17tik 19ra Miranda de Ebron beste txapelketa bat jokatuko dute.

Azkenik, martxoaren 31tik apiriliaren 5era arte, gure selekzioek Saloura bidaiatuko dute hainbeste gogorekin espero duten Espainiako Txapelketa jokatzeko.