Aurreko igandean gure mini mailako mutil eta nesken aurreselekzioek saio bikoitzeko lana izan zuten Ermuako Polikiroldegian.

Mutilei dagokienez, goizean Tabirako Kadete B taldearen aurka jokatu zuten. Durangoko jokalarien adinak eta nagusitasun fisikoak garaipenera eman zieten. Hala eta guztiz ere, gure mutilentzako proba ezinhobea izan zen haien potentziala neurtu ahal izateko.

Nesken aurreselekzioak berriz Lointek Gernikaren aurre-infantilen aurka jokatu zuten lagunartekoa. Proba egokia izan zen mailaz areagotzeko eta hurrengo egunetan zerrenda itxi ahal izateko. Gainera, neurketak utzitako sentsazioak onuragarriak izan ziren hasieratik amaierara.

Tabirako eta Gernika Kesb klubei eskerrak eman nahi dizkiegu eta baita haien jokalariei eta entrenatzaileei ere lagunarteko hauek jokatzeko prestutasuna erakustearren.

Arratsaldean gure aurreselekzioek plangintza jarraituz, Ermuako polikiroldegian entrenamendu saioarekin jarraitu zuten.

Bukatzeko, Ermuako Saskibaloi Eskolaren antolaketa eta atentzioa NABARMENTZEKOA izan da. Egun osoa aurrera ateratzeko erraztasun guztiak eskaini zizkiguten haien instalazioak erabiliz. Eskerrak eman nahi dizkiegu Gaztela eta Leongo Kultur Etxeko kideei ere, izan ere, bertan bazkaldu genuen eta eskainitako tratua gainera bikainekoa izan zen. Eskerrik asko.