Espainiako Saskibaloi Federazioak 2023ko Goi Mailako Saskibaloi Entrenatzaile Ikastaroaren 47.ediziorako deialdia egiten du.

Euskal Saskibaloi Federaziotik, Espainiako Saskibaloi Federazioak Kataluniako Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin antolatzen duen goi mailako entrenatzaile ikastaroaren berri eman nahi dizuegu.

Ikastaro federatiboa da, nazionala, eta 755 orduko eskola-karga du, formatu erdipresentzialean. Federazio ikastaro osoa gainditzen duten ikasleek Saskibaloiko Goi Mailako Entrenatzaile diploma lortuko dute.

 

Ikastaroak fase hauek ditu:


Fase EZ PRESENTZIALA: on-line, Ikasgela birtual baten bidez egindako klaseak. 2023ko apirilean hasi eta 2023ko abenduan amaitzen da.

FASE presentzialak (Bartzelonan) 2023ko uztailaren 7tik 16ra.

Proiektuen fasea: 2023ko abenduaren 15etik 2024ko apirilaren 15era.

Praktiken FASEA: 2023ko irailaren 1etik 2025ko ekainaren 30era. Praktikak Espainiako Saskibaloi Federazioak edo Autonomia Federazioek homologatutako praktika zentro batean egin behar dira.

Goi-mailako entrenatzailearen ikastarorako aurre izen ematea 2023eko apirilaren 14a baino lehen erantsi beharko da, formulario digital honen bidez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdm_a3f0AEWvqnynam4lp2i4AC0yg9YolYojsRiDUjXiAL_tQ/viewform

 

Honekin batera doakizue Espainiako Saskibaloi Federazioaren deialdi ofiziala informazio guztiarekin.

Preinscripción CES 2023

Convalidación CES 2023