Euskadiko Saskibaloi Federazioak II. Mailako Saskibaloi Entrenatzaile Ikastaroa antolatu du 2023ko maiatzaren 8tik ekainaren 30era, eta aurrez aurreko fasea Durangon egingo da.

Euskadiko Saskibaloi Federaziotik jakinarazi nahi dizuegu II. graduko entrenatzaile-ikastaroa egingo dela. Federazio-ikastaroa da, ez du balio ondorio akademikoetarako, eta ez dakar kirol-titulu ofizialik. 280 orduko eskola-karga eta 200 orduko praktika baimenduak dituen ikastaroa da.

Ikastaroak hainbat fase ditu:


  • Fase ez presentziala: 2023ko maiatzaren 8tik 26ra
  • Fase PRESENTZIALA: 2023ko maiatzak 29 eta 31 eta ekainak 1,5, 7, 8, 10, 12, 14, 15, 17 eta 21.
  • Azterketak; 2023ko ekainaren 22tik 30era
  • PRAKTIKAK: 2023ko uztailaren 3tik abenduaren 31ra.

II graduko entrenatzaile ikastarorako aurreinskripzioa 2023ko APIRILAREN 3a baino lehen bidali beharko da. Informazio gehiago honekin batera doan kartelean.

Cartel Informativo Curso entrenador Grado II Durango

Impreso Inscripcion Curso Enrenador Grado II

Carta Alumnos Curso Entrenador Grado II