Asteburu honetan, otsailaren 18an eta 19an gure Mini mailako selekzioek Marineko IX Lagunarteko Txapelketa jokatuko dute Espainiako Selekzioen Txapelketa prestaketa bezala.

Pontevederan kokatuta dagoen Marin udalerriak, Galizia, Asturias, Gaztela-Leon eta gure selekzioak bilduko ditu. Gure mutilak Alberto Alonsoren eta bere laguntzaileen eskutik zuzenduta egongo dira eta neskak berriz, Mikel Retolaza eta bere laguntzaileen eskutik.

 

Gure selekzioen ordutegia hurrengoa da:

 

MUTILAK


Larunbata 10:00 vs Asturias

Larunbata 18:00 vs Galizia

Igandea10:00 vs Gaztela-Leon

 

NESKAK


Larunbata 12:00 vs Asturias

Larunbata 16:00 vs Galizia

Igandea 10:00 vs Gaztela-Leon

 

Gure selekzioek ostiral eguerdian hasiko dute bidaia Eibartik eta itzulia igandean egingo dute partidua amaitu bezain laster.