Hauek izan dira gure emakumezkoen mini selekzioaren emaitzak Marineko torneoan.

 

Asturias 51-61 Euskadi


Txapelketari hasiera emateko, lehenengo norgehiagokan jokalarien urduritasuna izan zen nagusi, lehenengo zatian batez ere. Hori dela eta, asturiarrak 10 puntuko aldea eskuratzeko gai izan ziren.

Aldageletatik itzultzerakoan, gure neskek urduritasuna alde batera utzi eta partiduaren zentzua guztiz aldatu zuten. Neurketa berdindu eta segituan, aurretik kokatu ziren azkenean 10 puntugatik irabazteko.

 

Galizia 61-58 Euskadi


Neurketan zehar bi taldeen aldeko boladak eman ziren. Hasteko, lehenengo bolada galiziarren aldekoa izan zen, 10-3 markagailuan eta Euskadiren hutsartea eman zen. Euskadi ez zen markagailuari buelta emateko gai izan eta atsedenaldirako 30-19 aurretik ziren galiziarrak.

Bigarren zatian aldiz, gure neskak partiduan guztiz sartu ziren eta neurketa berdintzera heldu ziren (47-47).

Hortik aurrera bi selekzioen arteko saskiratzeak eman ziren. Euskadik luzapenera joateko hiruko jaurtiketa huts egin zuen, beraz, Galizia 61-58 Euskadi.

 

Euskadi 60-54 Gaztela-Leon


Txapelketako hirugarren eta azken neurketan, Euskadik eta Gaztela-Leonek elkar ikusi zuten.

Partiduari hasiera emateko, bi taldeen eskutik saskiratzean eman ziren. Euskadiren bigarren laurdena ezinhobea izan zen, 22-3ko partziala eskuratu zuten gure neskek.

Hortik aurrera Gaztela-Leonek martxa bat areagotu eta norgehiagoka berdintzeko gutxi falta izan zitzaion. Garaipen honekin, txapelketa honi bukaera ematen diogu 2 garaipenekin eta porrot batekin. Jo ta ke.