Astebururo gure selekzioak lan eta lan dabiltza hautatzaileen eskutik Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzen. Txapelketa datak jakin bagenekizkien, hala ere orain txapelketara iristeko bidea badakigu. Egoera onenean txapelketara heltzeko, martxoan lan saioekin jarraituko dute.

MINI MUTILAK:

– Martxoak 12

– Martxoaren 17tik 19ra (Miranda de Ebroko Txapelketa)

– Martxoak 26

 

MINI NESKAK:

– Martxoak 12

– Martxoaren 17tik 19ra (Miranda de Ebroko Txapelketa)

– Martxoak 26

 

Tarragonan eta Saloun jokatuko da aurtengo Mini mailako Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa. Apirilaren 1etik 5era gure selekzioek, beste 18 selekzioekin batera, astebururo prestatu duten txapelketa jokatuko dute.

Txapelketa honetan lehiaketa sistema berri bat ezarri da. Selekzio guztiak maila berean egongo dira, beraz, selekzio denek Espainiako Txapelketako txapelduna izateko aukera izango dute.

5 multzo (A, B, C, D eta E) eta multzo bakoitzean lau talde egongo dira (azkenengoan izan ezik, hiru talde egongo direla bakarrik). Lehenengo hiru multzoetatik, lehenengo bi sailkatuek aurrera egingo dute eta D eta E multzoetan berriz, lehenengo sailkatuak bakarrik.

 

Gure selekzioen multzoak:


MINI MUTILAK: A MULTZOA (Andaluzia, Valentziako Erkidegoa, Kantabria eta Euskadi)

MINI NESKAK: D MULTZOA(Asturias, Extremadura, Melilla eta Euskadi)

CALENDARIO MINI 2023