A1 amaituta badaukagu jada Espainiako txapelketarako lehen sailkatua, A1 -eko txapeldunari dagokio eta Espainiako txapelketara Euskadiko bigarren sailkatu bezala joatea lortu du. Gainera, A1eko lehen lau taldeek hirugarren faseko Lauko Finalerako sailkapena lortu dute, eta hemendik aterako da Euskadiko txapelduna eta, beraz, Euskadiko lehen sailkatua izango dena Espainiako Txapelketarako.

 

EMAKUMEZKOETAN

Lointek Gernikak Ekiola Ointxeren aurka garaipena eskuratu ostean, Espainiako Txapelketan izango dira bizkaitarrak. Neurketa osoan zehar gernikarrak aurretik izan ostean, arrasatekoek markagailua irauli egin zuten. Amaieran gernikarrak jaurtiketa libreetan fin aritu ostean, garaipena Gernikara joan zen.

Moviltek ISBk Araba Espainiako Txapelketako txartelik gabe utzi zuen. Azpeitiarrek neurketaren jabetza izan zuten ia momentu osoan zehar. 56-56 islatzen zuen markagailuak baina azpeitiarren saskiratze baten ondorioz garaipena eskuratu zuten.

Bera Berak 73-53 irabazi zuen Easo Ibaetaren aurka. Hasieratik amaierara aurretik izan zen Bera Bera. Modu horretan Bera Berak hirugarren postua eskuratu zuen eta Easok laugarrena.

Sailkapena:


1. Lointek Gernika

2. Optica Troconiz Araba

3. Bera Bera

4. Easo Ibaeta Basket Buruntza

5. Moviltek ISB

6. Ekiola Ointxe!

 

GIZONEZKOETAN

Fundación 5+11 A1eko lehenengo postuan bukatu ostean, Espainiako Txapelketan izango da. Aurreko asteburuan Baskoniak Easo Gipuzkoa Basket 99-56 garaitu zuen.

Ate Asesores Araberrik Ekiola Ointxeren aurka irabazi zuen (78-48). Lehenengo zatia berdintsua izan zen, baina bigarren zatian gasteiztarrek martxa bat areagotu ostean, 30 puntuko aldea atera zuten.

Bilbao Basket 51-99 irabazi zuen Barakaldo Basketen aurka Barakaldoko Gorostiza polikiroldegian. Lehenengo laurdenean bilbotarrek ia 20 puntuko aldea atera zuten. Barakaldo berriz, bigarren laurdenean finago aritu eta 10 puntutara gerturatu ziren. Hortik aurrera, bilbotarrek berriz ere martxa bat gehitu zuten azkenean ia 50 puntugatik irabazteko.

Sailkapena:


1. Fundación 5+11 A

2.Fundación Bilbao Basket Fundazioa

3. Easo Gipuzkoa Basket Panko Performance

4. Ate Asesores Araberri

5. Openbask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket

6. Ekiola Ointxe!