A1 amaituta badaukagu jada Espainiako txapelketarako lehen sailkatua, A1 -eko txapeldunari dagokio eta Espainiako txapelketara Euskadiko bigarren sailkatu bezala joatea lortu du. Gainera, A1eko lehen lau taldeek hirugarren faseko Lauko Finalerako sailkapena lortu dute, eta hemendik aterako da Euskadiko txapelduna eta, beraz, Euskadiko lehen sailkatua izango dena Espainiako Txapelketarako.

 

EMAKUMEZKOETAN

Lointek Gernikak bigarren fasean lehen postuan geratu ostean, Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen. Gernikarrek partidaren jabetza izan zuten hasieratik amaierara. Atsedenaldian 18 puntu aurretik ziren gernikarrak; bigarren zatian, Arabak aldea murriztu zuen amaierako 51-63 arte.

Electro Alavesa Araskik 64-59 garaitu zuen Fundibide ISB. Iraurgi neurketa osoan zehar aurretik izan ostean, Araskik berdinketa lortu eta luzapenera bidali zuen partida. Luzapenean Araskiren aldeko 7-2 partzialaren ondorioz, garaipena Gasteizen geratu zen.

Easo Ibaeta Basket eta Bera Beraren arteko neurketa berdintsua izan zen. Amaieran derbi donostiarra Easok irabazi zuen.

Sailkapena:

1. Lointek Gernika 

2. Electro Alavesa Araski

3. Easo Ibaeta Basket

4. FSGroupe Araba

5. Bera Bera

6. Fundibide ISB

 

GIZONEZKOETAN

Fundación 5+11 A1eko lehenengo postuan bukatu ostean, Espainiako Txapelketan izango da. Aurreko asteburuan Baskoniak Easo Gipuzkoa Basket 99-56 garaitu zuen.

Ate Asesores Araberrik Ekiola Ointxeren aurka irabazi zuen (78-48). Lehenengo zatia berdintsua izan zen, baina bigarren zatian gasteiztarrek martxa bat areagotu ostean, 30 puntuko aldea atera zuten.

Bilbao Basket 51-99 irabazi zuen Barakaldo Basketen aurka Barakaldoko Gorostiza polikiroldegian. Lehenengo laurdenean bilbotarrek ia 20 puntuko aldea atera zuten. Barakaldo berriz, bigarren laurdenean finago aritu eta 10 puntutara gerturatu ziren. Hortik aurrera, bilbotarrek berriz ere martxa bat gehitu zuten azkenean ia 50 puntugatik irabazteko.

Sailkapena:

1. Fundación 5+11 A

2. Easo Gipuzkoa Basket Mandoegi

3. Fundacion Bilbao Basket Fundazioa

4. Getxo SBT Esp

5. Santurtzi

6. Take Burruntzi