Asteburu honetan, Gizonezkoen Lehen Mailako Sailkapen Fasea ospatu da Donsotiako Aiete polikiroldegian.

Ulacia ZKE Sailkapen Faseko txapeldun bihurtu da Universidad Deusto Loiola Indautxu (67-75) garaitu ostean, EBA Ligarako sailkapena eskuratuz.

FINALERDIA: Atletico San Sesbatain 63 – Universidad Deusto Loiola Indautxu 77


Norgehiagoka hasterakoan, bi taldeen aldeko hiruko saskiratzeak eman ziren, etxeko taldeak 3 eta bilbotarrek 4 bihurtu zituzten hain zuzen; lehenengo laurdena bukatu orduko, markagailuak 18 puntuko berdinketa islatzen zuen. Atsedenaldirako, bilbotarrek 14 puntuko aldea lortu zuten. 12-26 partzial baten ostean, Loiola erraztasunez saskiratzeko gai izan zen eta defentsan ere, arazo handitan sartu zituzten donostiarrak. Hortik aurrera, neurketa berdintsua eman zen eta Atletico San Sebastian markagailuan hurbiltzeko ez zen gai izan. Modu horretan, Loiolak aldea bukaerarte mantendu zuen, Sailkapen Faseko finalerako txartela lortuz.

 

FINALERDIA:
Valle de Egües 57 – Ulacia ZKE 67


Zarauztarren aldeko 0-10 partzialarekin hasi zen finalerdi hau eta gainera, lehenengo bost minutuetan nafarrak punturik saskiratu gabe geratu ziren. Hala ere, nafarrek 15-2ko partzial batekin erantzun zuten eta 3 puntu aurretik kokatu ziren lehenengo laurdena bukatzerakoan. Bigarren laurdenean, zarauztarak hiruko marratik fin ibili ostean, aurretik jarri ziren atsedenaldira heldu orduko. Horren ostean, zarauztarrek lortutako 9 puntuko aldea, bukaerararte mantendu zen eta finalerako txartela lortu zuten.

FINALA: Universidad Deusto Loiola Indautxu 67 – Ulacia ZKE 75


Finaleko lehenengo laurdenean, bilbotarrek lehenengo laurdena 2 puntu aurretik bukatu zuten. Bigarren laurdena hasi bezain laster, Zarauztarrak aurretik jarri ziren. Ulacia ZKE 2 puntu aurretik zihoalarik, 0-12ko partziala eskuratu zuen atsedenaldirako 4 minutu falta zirelarik. Hala ere, 4 minutu horiek, bilbotarrek aldea murrizteko baliagarri izan zitzaizkien. Bigarren zatiko momentu ezberdinetan, bilbotarrak markagailuan hurbildu ziren. Loiola Indautxu, hirugarren laurdena bukatzeko bi minutu falta zirelarik, 3 puntutara hurbildu zen eta laugarren laurdeneko erdialdian berriz, puntu bakar batera. Baina amaierako Ulacia ZKEren 0-10 partziala, oso erabakigarria izan zen garaipena eskuratzeko. Ondorioz, zarauztarrek 67-75 irabazi eta EBA Ligarako txartela lortu zuten.