Urtero bezala, irailean zehar 2023/2024 denboraldiko Euskal Kopak jokatuko dira.

Hauek dira Euskal Kopa bakoitzeko datak, jokalekuak eta ordutegiak.

 

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA


Durangoko Udala eta Tabirako Kluba izango dira berriz ere Emakumezkoen Euskal Kopako 23/24 antolatzaileak.

Datak: Irailak 14, 16 eta 17.
Jokalekua: Landako Polikiroldegia
Ordutegia:

09/14
19.00 KUTXABANK ARASKI vs IDK EUSKOTREN

09/16
12.00 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA vs KUTXABANK ARASKI

09/17
12.00 IDK EUSKOTREN vs LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

Programacion Euskal Kopa Femenina 2023-24

 

EUSKAL KOPA ACB


Galdakaoko Udala eta Ibaizabal Kluba izango dira berriz ere Euskal Kopa ACBko antolatzaileak. Bertan, aurreko denboraldiko irabazlea den BASKONIAK eta SURNE BILBAO BASKETEK ikusiko dute elkar.

Data: 09/15
Jokalekua: Urreta Polikiroldegia (Galdakao)
Ordutegia: 19:30

 

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA 2


Beasaineko Udalak eta BKL klubak Emakumezkoen Euskal Kopa 23/24 2 antolatuko dute.

Data: irailak 29 eta 30 eta urriak 1
Jokalekua: Antzizar Polikiroldegia (Beasain)
Jokatzeko modua: 2023/2024 denboraldiko Emakumezkoen Liga 2an parte hartzen duten hiru taldeen arteko triangular baten bidez jokatuko da.

1go JARDUNALDIA: 2023/09/29

19:00 HGB AUSARTA BARAKALDO EST vs IBAIZABAL

2. JARDUNALDIA: 2023/09/30

19:00 IBAIZABAL vs DOMUSA TEKNIK ISB

3. JARDUNALDIA:  2023/10/01

19:00 DOMUSA TEKNIK ISB vs HGB AUSARTA BARAKALDO EST

Programacion Euskal Kopa Femenina 2 2023-24 (1)

 

EUSKAL KOPA LEB


Bergarako Udalak eta BKE Klubak Euskal Kopa LEB 23/24 antolatuko dute.

Datak: irailak 22 eta 23
Jokalekua: Labegaraieta Polikiroldegia (Bergara).

Taldeak: Guuk Gipuzkoa Basket (Urrezko LEB Liga) eta Juaristi USB eta Teknei Bizkaia Zornotza (Zilarrezko LEB Liga). Lehenengo jardunaldian Zilarrezko LEB Ligako bi taldeen artean kanporaketa bat jokatuko da finalean Guuk Gipuzkoa Basketen aurka postu bat eskuratzeko.

KANPORAKETA: 2023/09/22

20:00 JUARISTI ISB vs TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA

FINALA: 2023/09/23

20:00 GUUK GIPUZKOA BASKET vs 1 KANPORAKETAKO IRABAZLEA

Programacion Euskal Kopa LEB 2023-24 (1)

 

EUSKAL KOPA EBA


Final-laurdenak: EBA Ligako 8 taldeek bi partida jokatuko dituzte (joan eta etorria). Final-laurdenetako irabazleak Lauko Finalera sailkatuko dira.

Final-laurdenetako datak: iraileko 9 edo 10 (joana) – irailak 16 edo 17 (itzulia).

Uztailaren 24ean ospatutako zozketaren ondorioz, final-laurdenetako kanporaketak hurrengo moduan geratu dira:

GIPUZKOA BASKET EASO vs REDLINE MEKANIKA TAKE

GETXO SBT vs MONDRAGON UNIBERTSITATEA

CB SANTURTZI SK vs FUNDACIÓN BILBAO BASKET

ULACIA ZKE vs BASKONIA

Jokalekuak eta ordutegiak zehazteke daude.

Lauko Finala: finalerdiak eta finala jokatuko dira. Antolakuntza eskatzeko epea amaitu ondoren, bere antolakuntza Bilbao Basket Fundazioari esleitu zaio, Bilboko Artxanda Kiroldegian.

Lauko Finaleko antolatzaileak hurrengo modura antolatuko ditu neurketak:

  • A aukera: Finalerdiak larunbat goizean zehar, 10:00etatik 13:00etara eta finala igande goizean zehar 11:00etatik 12:30etara.
  • B aukera: Finalerdiak larunbat arratsaldean zehar, 17:30etatik 20:30etara eta finala igande arratsaldean 16:00etatik 19:00etara.

Lauko Finaleko finalerdietako zozketa irailaren 18an ospatuko da, 12:00etan.

Datak: irailak 23 eta 24.

Programacion Euskal Kopa EBA 2023-24 (1)