Irailaren 22an eta 23an LEB 2023 Euskal Kopa ospatuko da Bergarako Labegaraieta Kiroldegian.

Bergarako Udala eta Soraluce BKE Kluba arduratuko dira aurten Euskal Kopa horren antolakuntzaz. Guuk Gipuzkoa Basket, Urrezko LEB mailan euskal ordezkari bakarra, eta Juaristi ISB eta Teknei Bizkaia Zornotza, Zilarrezko LEB mailan euskal ordezkari biak.

Euskal Kopa LEB 2023 honen formatua hau izango da: ostiral arratsaldean Zilarrezko LEB mailako bi taldeen arteko kanporaketa eta larunbat arratsaldean finala. Guuk Gipuzkoa Basket izango da Urrezko LEB mailako ordezkari bakarra eta beraz finalera sailkatuko da jarraian.

KANPORAKETA


Juaristi ISB vs Teknei Zornotza Bizkaia
Eguna: 09/22
Ordua: 20: 00etan

 

FINALA


Guuk Gipuzkoa Basket vs kanporaketako irabazlea
Eguna: 09/23
Ordua: 20:00

Partidetarako sarrera dohakoa da.

Gainera, ostiraleko Euskal Kopako kanporaketaren aurretik, 16: 00etan, Soraluce BKE eta Easo Gipuzkoa Basketen arteko lagunarteko partida jokatuko da.

Bergarako Udalari eta Soraluce BKE klubari eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi hau antolatzeagatik.