EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA A-A


Mazarredo Fisioterapia Unamuno eta Escolapios Hormigones Vascos Bilbao bilbotarrak sailkapenaren goiko aldean kokatzen dira Unsai Grupo-Lagunakekin batera. Hiru taldeek 2 garaipen lortzeaz gain, ez dute porrota oraindik ezagutzen. Unamunok bere neurketa erraztasunez irabazi zuen, 95-43 zehatz mehatz; lehenengo laurdenean 18 aurretik ziren bilbotarrak jada. Escolapiosek garaipena eskuratu zuen Gazte Berriaken aurka (71-54), neurketa berdintsu hasi zen bigarren laurdenera arte, hortik aurrera bilbotarrak izan ziren neurketaren jaun eta jabe.

Leioa SBTk Logroñon irabazi zuen Maristasen aurka; hasiera berdintsua izan zen baina bigarren laurdenetik aurrera bizkaitarrek martxa bat areagotu zuten azkenean 25 puntuko aldeagatik irabazteko(46-71). Derbi donostiarra Killyan Atlético San Sebastianek eraman zuen poltsikora. Neurketaren hasieran 15 puntuko aldea zuen Atlético San Sebastianek Easo Ibaeta Basket en Clave de Solengan eta hortik aurrera, aldea amaierara arte mantendu zen(62-42).

Unsain Grupo Lagunakek Navasketen etxean irabazi zuen (58-79). Neurketaren lehen zatian Unsain Grupo Lagunak aurretik izan zen; hirugarren laurdenean aldiz, Navasketek aldea murriztu zuen. Laugarren laurdenean hasterakoan 3 puntu azpitik zen Navasket, baina Lagunaken aldeko 15-27 partzial bati esker garaipena Barañainera joan zen.

 

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA A-B


Avia Zizur Ardoik garaipena lortu zuen ITC Packaging Ugeragaren aurka. Neurketa berdintsu baten ostean 40-40 islatzen zuen markagailuan neurketa amaitzeko minutu bat falta zelarik. Azken erasoetan nafarren hiruko bati esker garaipena nafarrek eskuratu zuten.

Andamios Duar Liceo Monjardinek Getxo SBT irabazi zuen (79-67). Lehenengo zatia berdintsua izan zen eta hirugarren laurdenean errioxarrek martxa bat areagotu zuten eta bertan ateratako aldea baliagarria izan zen garaipena etxean geratzeko.

Hondarribiako Hondartza polikiroldegian, IZ4 Hondarribiak erraztasunez irabazi zuen AXA Amurrioren aurka. Atsedenaldian 11 puntu aurretik ziren etxekoak eta hortik aurrera, aldea areagotu zuten 38 puntugatik irabazten bukatzeko.

Alkivent Tojuren etxean Gráficas Juartisti ZKE irten zen garaile (46-61). Toju markagailuan hurbiltzen saiatu zen baina zarauztarrei aurre egiteko gai ez zen izan. Amaieran gipuzkoarren aldeko 10-20 partzial bati esker, gipuzkoarrek ez zuten arazo handirik izan garaipena lortzeko.

Valle de Egüesen eta Clínica Dental Sonríe de Alberiteren artean neurketa berdintsua bizi izan zen atsedenaldira arte. Lehenengo zatian, errioxarrak aurretik izan ziren, bitartean Valle de Egüesen hurbil mantendu zen markagailuan baina aurre egiteko gai izan gabe. Hirugarren laurdenean berriz, nafarren 25-12 markagailuan aldea ateratzeko balio izan zitzaien. Azken laurdenean aldea mantenduz, garaipena etxean geratu zen (66-55).

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA


AXA Amurriok eta Hotel Gran Bilbao Santutxuk beraien neurketak irabazi zituzten. Bilbotarrek Padura garaitu zuten (66-50), neurketaren jabetza osoa izanik.

AXA Amurriok Erroibide Irunen aurka irabazi zuen (74-67). Irundarrak aurretik jarri ziren lehen laurdenean. Bigarren laurdenean berriz, etxeko taldeak markagailua irauli zuen. Hortik aurrera AXA Amurriok aurretik jarraitu zuen bukaerara arte.

Ordiziako Majori kiroldegian, Askartza irten zen garaile (58-80). Lehenengo laurdenean berdintasuna izan zen nagusi baina bigarren laurdenean bizkaitarrek 10 puntuko aldea atera zuten. Bigarren zatian zehar aldea areagotu zuen Askartzak azkenean 22 puntugatik irabazteko.

Araberri Basket Clubek garaipena eskuratu zuen Zornotzaren etxean (56-73). Lehenengo laurdenean arabarrek 8 puntuko aldea atera zuten baina atsedenaldirako Zornotza alde hori murrizteko gai izan zen. Hirugarren laurdenaren jabetza Araberrirena izan zen, 15 puntuko aldearekin bukatu zuten hirugarren laurdena.

Disdira Bitxitegia ISBk 83-60 garaitu zuen Biotz Aloña Mendi K.E. Azpeitiarrek azken laurdenean egindako partziala (23-6) azpimarragarria izan zen garaipen erosoa eskuratu ahal izateko.

Bilboko Jesuitas ikastetxean Easo Turdus Wine irten zen garaile (64-78). Lehenengo laurdenean 8 puntuko aldea atera zuten donostiarrek. Norgehiagoka guztian zehar aurretik izan ostean eta Easok amaieran 14 puntuko aldeagatik irabazi zuen.

Azkenik, ICS Ebaki Solucions San Prudenciok Soraluce BKEren aurka irabazi zuen (80-85). Lehenengo laurdenan gipuzkoarrak 22-19 aurreratu ziren. San Prudenciok markagailua irauli zuen bigarren laurdenean atsedenaldian 6 puntugatik irabazteko. Hortik aurrera gasteiztarrak aurretik mantendu ziren 5 puntugatik irabazteko.