Azaroaren 5ean Euskadiko Mutilen eta Nesken Haur eta Kadete mailako aurreselekzioak martxan hasiko dira.

Azaroko eta abenduko asteburu bakoitzean txapelketak eta entrenamendu saioak izango dituzte, urtarrilean ospatuko den eta bere datak zehazteke dauden Kadete eta Haur mailako Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketarako prestatzeko helburuarekin.

Mutilen Kadete selekzioak, Natxo Gomez entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik; Nesken Kadete selekzioak, Iñaki Ogara entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik; Nesken Haur selekzioak, Alberto Cea entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik; eta Mutilen Haur selekzioak, Jairo Unzué entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik, datorren igandean Leioako Irlandesas Polikiroldegian lehen saio bikoitzeko entrenamendua aurrera eramango dute.

Gure selekzioek Espainiako Selekzioen Txapelketa baino lehen jokatuko dituzten txapelketen daten, ordutegien eta jokalekuen berri emango dizuegu.