KADETE NESKAK


Gorka & Tere Fisioterapiak garaipena lortu zuen Ekiola Ointxeren etxean 39-80 emaitzarekin. Partida guztian zehar ordiziarrak izan ziren aurretik; atsedenaldian 20 puntu aurretik ziren jada. Ordiziak ez zuen atsedenik hartu eta bai eraso zein defentsan maila handia erakutsi zuten.

Óptica Trokoniz Arabak etxean irabazi zuen Moviltek ISBren aurka. Hirugarren laurdenaren bukaeran, arabarrak 21 puntu aurretik ziren baina Nora Arozenaren saskiratzeei esker markagailua 10 puntutara murriztu zen. Azkenean 60-50 Arabaren alde.

Easo Ibaeta Basket Oriamendik eraman zuen poltsikora Bera Beraren aurka jokatutako derbi donostiarra. Easok aldea areagotzen zihoan partida aurrera zihoalarik; lehen laurdena bukatzerakoan 10 puntu aurretik zihoan eta atsedenaldirako berriz, 20 puntu aurretik. Hortik aurrera bigarren zatian aldea aregotzen jarraitu zuen Easok amaierako 81-53ra arte.

Azkenik, Lointek Gernikak lehen postuan jarraitzen du Asevi Araskiren etxean garaipena lortu ostean (38-70).

 

KADETE MUTILAK


Bi fundazioek elkar ikusi zuten Artxandako Polikiroldegian. Bilbao Basket Fundazioa aurretik izan zen norgehiagoka guztian zehar azken laurdeneko zortzigarren minutura arte, hau da gasteiztarrek 77 lortu zuten momentura arte. Baskoniak azken laurdenean burututako 11-26 partziala erabakigarria izan zen markagailua iraultzeko eta ondoren, garaipena eskuratzeko. Amaieran 77-83 Baskoniaren alde.

Barakaldo Basketek ATE Asesores Araberriren etxean irabazi zuen (63-68). Atsedenaldira arte Barakaldoko taldea 18-22 eta 8-10 partzialei esker, aurretik zihoan markagailuan. Hirugarren laurdenean berriz, etxeko taldeak markagailua irauli zuen 4 aurretik kokatuz laurdena bukatu orduko (52-48). Azken laurdenean, Gael Quintaren 13 puntuei esker, bizkaitarrak berriz ere aurretik kokatu ziren. Amaieran, 63-68 eta garaipena Barakaldora joan zen.

Arrasaten, Ekiola Ointxek eta Tabirako Baquek ikusi zuten elkar. Hirugarren laurdena bukatzerako orduan, markagailuak 59-40 islatzen zuen gipuzkoarren alde. Azken laurdenean, durangarrek aldea murriztu zuten 17-30 partzial bati esker. Amaieran, Ekiola Ointxek irabazi zuen 76-70.

Easok erraztasunez garaitu zuen CB Santurtzi SK (105-50).

 

JUNIOR NESKAK


FSGroupe Arabak eta Lointek Gernikak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute 7 jardunaldiren ostean. Lointek Gernikak etxean lortu zuen garaipena Fundibide ISBren aurka (80-47). Lehenengo laurdenean berdintasuna mantendu zen baina hortik aurrera, gernikarrek aldea areagotu zuten gutxinaka-gutxinaka azken emaitzeraino.
Gasteizko derbian, Euromex Araskik eta CB Arabak ikusi zuten elkar. Lehenengo laurden berdintsu baten ostean, Arabak martxa bat areagotu zuen atsedenaldirako 21 puntuko aldea eskuratuz. Amaieran, 40-68 emaitzarekin CB Arabak eraman zuen Gasteizko derbia poltsikora.

Loiola Indautxu 06k garaipena eskuratu zuen etxean Easo Ibaeta Basket Plagamaniaren aurka. Atsedenaldirako bilbotarrek 10 puntuko aldea zeramaten eta hirugarren laurdena bukatzerakoan berriz, 12 puntukoa. Ostera, azken laurdenean, Easoren aldeko 13-23 partzial baten ostean, markagailua berdintzeko gutxi falta izan zitzaien donostiarrei (68-66).

Bera Berak La Salle ikastetxean irabazi zuen (41-53). Bera Berak, hasieran lortutako 9 puntuko aldea neurketa guztian zehar mantendu zuen. Hala ere azpimarragarria izan zen donostiarrek errebotean egindako lana 15 defentsa-errebote eta 39 eraso-errebote lortuz.

 

JUNIOR MUTILAK


Easo Gipuzkoa Basket Andatzak Loiola Indautxu 06 irabazi zuen (76-62). Hasieran donostiarrak markagailuan aurretik kokatu ziren hiru puntuko marratik oso fin aritu ostean. Hortik aurrera donostiarrek aldea mantendu zuten partidaren amaierara arte.

Fundación Bilbao Basketek lehenengo postuan jarraitzen du Fundación 5+11 garaitu ostean. Gasteiztarrek aurretik bukatu zuten lehenengo laurdena (27-28). Bigarren laurdena bukatzeko 4 minutu falta zirenean bilbotarrek markagailua irauli zuten; aldageletarako bidea hartzerakoan bilbotarrek agintzen zuten markagailuan (48-43). Ondoren, Baskoniak hirugarren laurdenean aldea murriztu zuen puntu bakar batera. Azken laurdenean berriz, harmailak asko lagundu zuen garaipena etxean gera zedin. Amaieran 94-86 garaipenari esker, Fundación Bilbao Basket lehenengo postuan kokatzen da neurketa guztiak irabaziz.

Zastek garaipena eskuratu zuen Getxo SBTren aurka (77-59). Zarauztarrek hasieratik izan zuten neurketaren jabetza eta partida aurrera zihoalarik, aldea handitzen joan zen.

Mondragon Unibertsitateak Santurtziren etxean irabazi zuen (54-70). Etxeko taldea aurretik izan zen lehenengo laurdenean zehar. Bigarren laurdenean gipuzkoarrek markagailua irauli zuten eta amaierara arte neurketaren jabetza haiena izan zen.