Gure mutilen haur selekzioa, Asturiasera abiatuko da hurrengo azaroaren 18an eta 19an. Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketaren prestaketari begira.

Asturiaseko saskibaloi federazioak antolatzen duen Pola de Lena Txapelketaren zazpigarren edizioan, gure haur mutilen selekzioa, Galiziako selekzioaren, Gaztela eta Leongo selekzioaren eta bertako Asturiaseko selekzioaren aurka arituko da.

HAUR MUTILEN ORDUTEGIA:


LARUNBATA, AZAROAK 18

19:30 ASTURIAS – EUSKADI

IGANDEA, AZAROAK 19

11:00 GAZTELA ETA LEON – EUSKADI

15:45 EUSKADI – GALIZIA

 

Igande honetan, azaroaren 19an, gure kadete mutilek entrenamendu saioa izango dute goizean zehar Leioako Irlandesas Polikiroldegian. Arratsaldean berriz, Kantabriaren aurka neurketa bat jokatuko dute Colindresen.

Nesken bi selekzioek, igandean entrenamendu saioak izango dituzte goizez eta arratsaldez.

Azaroaren 26an, igandean, Colindresera abiatuko dira Kantabriako selekzioaren aurka jokatzeko.

 

INFORMACION FAMILIAS SELECCION EUSKADI INFANTIL MASCULINO