Abenduaren 9an eta 10ean Azpeitian eta Bergaran ospatuko den haur eta kadete mailako Selekzio Autonomikoen Txapelketan, Gaztela eta Leonek, Galiziak, Asturiasek eta gure emakumezkoen selekzioek parte hartuko dute.

Asturiaseko Saskibaloi Federazioak abenduaren 9 eta 10ean antolatzen duen Asturiasko Pola de Lena txapelketan, gure gizonezkoen kadete selekzioak parte hartuko du, Asturiasekin eta Galiziarekin batera.

Euskadiko Saskibaloi Federazioak eskerrak eman nahi dizkie Bergara eta Azpeitiko udalei eta baita Iraurgi eta Soraluze BKE saskibaloi klubei ere Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa prestatzeko txapelketa hau antolatzeagatik. Horrekin batera, eskerrak eman nahi dizkiogu Asturiasko Saskibaloi Federazioari, urtero bezala Pola de Lenako prestaketa txapelketetara gonbidatzeagatik.

 

HAUR NESKAK:


Soraluze BKEren eta Bergarako Udalaren eskutik antolatuko duten Selekzio Autonomikoen Txapelketa jokatuko dute abenduaren 9an eta 10ean.

Lekua: Labegaraieta polikiroldegia

Ordutegia:

12/09

9:45 h. EUSKADI vs ASTURIAS

11:30 h. GAZTELA ETA LEÓN vs GALIZIA

15:45 h. GALIZIA vs EUSKADI

17:30 h. ASTURIAS vs GAZTELA ETA LEON

 

12/10

9:45 h. ASTURIAS vs GALIZIA

11:30 h. EUSKADI vs GAZTELA ETA LEON

 

KADETE NESKAK:


Iraurgi klubaren eta Azpeitiko Udalaren eskutik antolatuko duten Selekzio Autonomikoen Txapelketa jokatuko dute abenduaren 9an eta 10ean.

Lekua: Polideportivo Azpeitia

Ordutegia:

12/09

9:45 h. EUSKADI vs ASTURIAS

11:30 h. GAZTELA ETA LEÓN vs GALIZIA

15:45 h. GALIZIA vs EUSKADI

17:30 h. ASTURIAS vs GAZTELA ETA LEON

 

12/10

9:45 h. ASTURIAS vs GALIZIA

11:30 h. EUSKADI vs GAZTELA ETA LEON

 

KADETE MUTILAK


Puerta de Asturias Selekzio Autonomikoen Txapelketa jokatuk dute abenduaren 9an eta 10ean.

Lekua: Pola de Lena polikiroldegia

Ordutegia:

12/09

10:00 h. GALIZIA vs ASTURIASEKO JUNIOR SELEKZIOA

12:00 h. ASTURIAS vs EUSKADI

17:00 h. GALIZIA vs ASTURIAS

19:00 h. ASTURIASEKO JUNIOR SELEKZIOA vs EUSKADI

 

12/10

10:00 h. EUSKADI vs GALIZIA

12:00 h. ASTURIAS vs ASTURIASEKO JUNIOR SELEKZIOA

 

Hiru selekzioak abenduaren 7an kontzentratuko dira Zarautzen eta saio bikoitzeko lana izango dute bi egunetan zehar, kadete mutilen selekzioak izan ezik 8an entrenamendu saio bakarra izango dutela goizean zehar. Hortik aurrera, selekzio bakoitzak dagokion txapelketa jokatuko du.

Zorte on!