PARTAIDETZA BIKAINA GURE TALDE GUZTIENA

Txapelketa bikaina burutu dute gure lau selekzioek Huelva-n.

INFANTIL NESKAK 6º

Infantil neskak izan dira postu onena lortu dutenak, sekulako txapelketa egin eta gero. Asturias-en aurka debutatu zuten eta edozein txapelketan bezela, urduritasuna nabaria izan zen. Pixkanaka-pixkanaka partidun sartzen joan ziren eta 54-56 irabaztea lortu zuten, hainbat aldiz markagailuari buelta eman eta gero.

Bigarren partiduan Galizia-ren aurka tokatzen zen eta multzoko lehenengoak izateko erronkarekin, partidura oso ondo sartu ziren eta batez ere defentsako lanari esker 45-74 gailentzea lortu zuten.

Final-laurdenetan Madril, partidu zaila, partidu borrokatua, baina gehiago izan ziren eta nahiz eta oso ondo konpetitu izana, hirugarren laurdenean Madril-ek partidua haustea lortu zuen eta 81-60 bukatu zen.

Azkeneko fasean, 5º postua jokoan eta Aragoi aurrean, partidu oso solidoa egin zuten generazio oso on baten aurka eta 73-66 irabaztea lortu zuten, laurden guztiak irabaziz.

Azken pausua helburua lortzeko Valentziako autonomia-erkidegoaren aurka izan zen. Infartuzko partidu bat non tira-bira itzela bizi zuten eta azken momentura arte ez zen erabaki. Txanpona batzuetan alde ateratzen da, baina kasu honetan ez zen horrela izan eta 54-56 galtzea tokatu zen.

     

KADETE MUTILAK 7º

Kadete Mutilak izan ziren txapelketa ireki zutenak, Kanariar Uharteko selekzioaren aurka goizeko lehenengo orduan. Partidu garrantzitsua final-laurdenetarako sailkapena lortzeko eta espero bezela, partidu oso gogorra izan zen, lehenengo zatian 20 puntuko desabantaila edukitzera iritsita. Bigarrean zatian beste era batera sartu eta defentsa bikain batekin partiduari buelta ematea lortu zuten 58-62 irabaziz.

Arratsaldean bigarren partidua, multzoko faseko talderik indartsuenaren aurka, Madril. Goizeko nekearekin, gure mutilek ezin izan zuten oso superiorra izan zen Madril baten aurka eta 76-38 galdu zuten.

Bigarren egunean multzoko fasearen azkeneko partidua jolasten zen, Kantabria-ren aurka. Partidu klabea final-laurdenetarako sailkatzeko, irabaztea besterik ez baitzegoen eta hala egin zuten, partidu oso serioa eginez, 77-43.

Final-laurdenetako txartelarekin, bertan Valentziako autonomia-erkidegoaren aurka neurtzea tokatu zen. Partidu parekatsua izan zen atsedenera arte baina aldageletatik bueltan Valentziarrak beraien maila fisikoari esker partidua haustea lortu zuten eta azkenean 95-78 irabaztea lortu zuten.

Azkeneko fasean sartuta, 5º postuarengatik borrokatzea gelditzen zen eta lehenengo aurkaria Murtzia izan zen. Partidu zaila eta ondo konpetitu eta gero, gureak ezin izan zuten eta 69-60 galdu zuten.

Azkenean, 7º postua lortu zuten azkeneko partiduan Balear Uharte-en aurka infartuzko partidu bat irabazita, 64-68.

     

KADETE NESKAK 8º

Garaipenarekin hasi zuten Kadete Neskek ibilibea Galizia-ren aurka. Partidu zaila eta oso serioa non 49-58 gailentzea lortu zuten. Final-laurdenetarako pasea lortzeko ezinbesteko garaipena.

Arratsaldean Katalunia tokatzen zen, Kopa altxatzeko faboritoenetakoa eta espero bezala, zaila izan zen. Nahiz eta partiduan oso ondo konpetitu eta lan oso ona egin, ezin izan zuten mailari eutsi, 67-41.

Multzoko azken partidua Murtzia-ren aurka izan zen. Partiduan sartzea kosta zen baina pixkanaka-pixkanaka aurrera egin eta partidua kontrolpean eduki zuten bigarren laurdenetik aurrera, 64-44 irabaziz. Balio haundiko sailkapena final-laurdenetara oso multzo zailean.

Final-laurdenean partiduan sartzea asko kosta zen. Andaluzia oso ondo sartu zen eta atsedenera arte oso superiorra izan zen. Hala ere, gure neskak bukaeraraino duintasunez borrokatzen jarraitu zuten eta bigarren zatian nahi zen partidua egitea lortu zen. Partidua 66-55 galdu zen, baina sentsazio oso onekin bukatu zen 25 puntugatik galtzen jun eta gero.

5º postuarengatik borrokatzea tokatzen zen orain eta aurrean arerio oso zailaren aurka, Aragoi. Aurkaria hobeto sartu zen partidura eta hasieratik partiduaren agintea eraman zuten 10 puntuko abantaila lortuz. Hortik aurerra hartu-eman haundia egon zen bi taldeen artean non gure neskak partiduari buelta ematen saiatu ziren. Azkenean eta txapelketa guztiaren nekearekin, ez zen posible izan eta 69-51 galdu zuten.

Beraz, soilik 7º postuarengatik borrokatzea gelditu zen eta arerioa Kanariar Uhartea-k izango zen. Azken esfortzua, prestakuntza eta txapelketa bikain bat eta gero, baina ez zen posible izan eta 8º izan ziren. Atsedenaldira arte partidua nahiko parekatua egon zen, baina bigarren zatian Kanariar Uharte-ek partidua haustea lortu zuten eta 66-51 irabazi.

   

INFANTIL MUTILAK 9º

Infantil Mutilentzako hasiera gogorra izan zen, lehenengo egunean Kanariar Uharte eta Katalunia-en aurka jolastu behar izan baitzuten, txapelketako 4º eta txapeldun izan direnen aurka hurrenez hurren.

Kanariar Uharteen aurkako partiduan urduritasuna eta portzentai txarrak partidua Kanariarren alde erabaki zuen 77-56, nahiz eta partidu guztian zehar borrokan egon. Arratsaldean Katalunia tokatzen zen, txapeldun izateko faboritoenak eta nahiz eta markagailuak kontrakoa esan, 105-55, oso ondo konpetitu zuten erritmoa haundiko partidu batean.

Bigarren egunean, eta iada final-laurdenetara pasatzeko aukerarik gabe, 9º postuarengatik borroka hasten zen, multzoko azkeneko partiduarekin, Extremadura. Partiduan oso ondo sartu ziren 13 puntuko abantaila lortuz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera partidua kontrolpean eraman zuten azken laurdenean partidu haustea lortu arte eta 82-50 irabaziz.

Fase finalean 3 partidutik 3 irabazi eta 9º postua lortu zuten. Lehenik eta behin Kantabria gaindituz 68-90. Partiduan sartzea kosta zen eta atsedenaldira arte oso berdintuta egon zen, baina bigarren zatian erritmoa eta maila fisikoa areagotuz aurrera atera zuten.

Hurrengo aurkaria Murtzia, hasieratik aurretik markagailuan 10-12 puntuko abantailekin azkeneko laurdenera arte, non Murtziaren pare bat bultzadekin gerturatzea lortu zuten. Azkenean 46-51 irabazi zen baina izerdi asko bota eta gero.

9º postua lortzeko “finala” multzoko fasean aurkari bezela eduki zuten Extremadura izan zen berriro. Prestakuntza eta txapelketa guztian zehar egindako lanak, fruituak eman zituen eta txapelketari amaiera aparta jarri zioten partidu ezin hobea eginez. Hasieratik partidua kontrolatuz eta gauzak oso ondo eginez. Azkenean 72-21.

     

ESPERIENTZIA AHAZTEZINA

Bukatutzat eman dute bai gure gazteek eta bai gure entrenatzaileek azaroan hasi zuten bidea eta Huelva-ra eraman diena. Emaitzetik kanpo, horrelako esperientziak aberasgarriak dira danontzako eta beti gogoratuko duten zerbait izan da.

Zorionak danoi!

 

ARGAZKIAK: JORGE BOZAL

–> https://flic.kr/s/aHBqjB9MkT <–