SASKIRATZE ASKORIKO JARDUNALDIA IZAN DA PASA DEN ASTEBURUKOA!

KADETE NESKAK

Jardunaldi oso parekatsua bizi dugu asteburu honetan kadete nesken mailan. EKIOLA OINTXE!-k eta BERA BERA-k zabaldu zuten jardunaldia larubat goizean Iturripen. Lehenengo laurden oso parekatsu bat eta gero, Donostiarrak azeleragailua zapaldu zuten eta 11-29ko partzial bati esker 19 gora joan ziren atsedenera. Bigarren zatian berriro ere partidua parekatu egin zen baina ezinezkoa egin zitzaien etxekoei abantailari aurre egitea, 70-89 bukatuz. Ordu berdinean Gasteizen, ASEVI ARASKI eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k A1-era sailkatzeko azken postua lortzeko jolastu zuten. Gasteiztarrak zaila zuten baina ez zioten uko egin azken aukera horri. Ordiziarrak hobeto sartu ziren partidura, 8 puntuko abantaila lortuz. Hortik aurrera hartu eman itzela eduki zuten bi taldeek ikusikizun ederra eskeiniz. Azkenean Ordiziarrak gailendu ziren 58-68 eta definituta utzi zuten A1-erako sailkapena. Gasteizen ere jardunaldiko partidua jolastu zen OPTICA TROCONIZ ARABA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean. Lidergotzaren borrokan, etxekoak 3 puntu edo gehiagorengatik irabazi beharra zuten joaneko partiduko aldeari aurre egiteko eta lider jartzeko. Partidu zoragarria izan zen non etengabeko aldaketak egon ziren markagailuan. Partiduko azken bi minutura berdinduta sartu ziren eta hala jarraitu zuten azkeneko 23 segundura arte. Jaurtiketa libre bati esker, etxekoak irabaztea lortu zuten 65-64. Gernikarrak ez zuten irabazi baina lidergotza mantentzea lortu zuten. Azkenik, EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI eta MOVILTECK ISB-ren artean ere sekulako partidua bizi zen larunbat arratsaldean. Atsedenaldira arte tira bira gogorra egon zen bi taldeen artean. Bigarren zatian Azpeiti-Azkoitiarrak aurretik jarri ziren eta hala jarraitu zuten bukaerara arte. Hala ere eta nahiz eta Donostiarrak denbora guztian atzetik egon, hainbat hirukoei esker bizirik mantendu ziren amaierara arte. Azkenean, 62-66.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

Puntu askoko jardunaldia izan da kadete mutilena. Lehenik eta behin EKIOLA OINTXE!-k 100 puntu sartu zizkion SANTURTZI SK-ri. Bizkaitarrak hobeto sartu ziren partidura lehenengo partziala irabaziz. Hortik aurrera Gipuzkoarrak partidua dominatu zuten eta ez zioten aukerarik eman aurkariari, 100-35 irabaziz. Arrasatekoak 7.en garaipena gehitu zuten eta bigarren fasera begira sendo mantentzen dira. BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere BARAKALDO BASKET menderatu zuen 94-38. Barakaldokoak lehenengo laurdenean ondo eutsi zioten etxekoei baina hortik aurrera ezin izan zuten hauen erritmoarekin 94-39 galduz. Bilbotarrak lider jarraitzen dute eta lehenengo fasea irabazten saiatuko dira. EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA eta FUNDACION 5+11 “A”-k Donostian jolastu zuten larunbat eguerdian. Atsedenaldira arte partidua oso berdinduta egon zen non kanpokoak 1 gora joan ziren aldageletara. Hirugarren laurdenera gipuzkoarrak energia ezberdin batekin sartu ziren eta gasteiztarren gainetik pasa ziren 25-6ko partzial batekin. Partzial horrek markatu zuen partiduaren etorkizuna izan ere azkenean 83-63 bukatu zen. ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta TABIRAKO BAQUE-k jolastu zuten asteburuko partidurik gorabeheratsuena. Hasieran, etxekoak trebetasunez jokatu zuten 14-0ko partzial batekin lehenengo 7 minutuetan. Hala ere, gelditzen ziren azkeneko minutuetan kanpokoak esnatu egin ziren eta 20-12 bukatzea lortu zuten lehenengo laurdenean. Gero, partiduaren norabidea guztiz aldatu zen eta Durangoarrak sekulako bigarren laurden bati esker, 10-25, 7 gora joan ziren atsedenera. Hirugarren laurdenean, berriro ere Gasteiztarrak partidua kontrolatzea lortu zuten eta azken laurdenera 7 puntuko abantailarekin sartu ziren. Garbi zegoen azkeneko laurdena luzea izango zela eta edozer gauza gertatu zeikela. Azkenean, bizkaitarrak hainbat hirukoei esker aurretik jartzea lortu eta 66-68 irabazi zuten.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

FSGROUPE ARABA lider geratu da lehenengo fasean LOINTEK GERNIKA-ri 69-71 irabazi eta gero. Partidu izugarria bizi zen Gernikan larunbat goizean non lehenengo faseko bi talde onenak lidergotza jolasten zuten. Partidua une oro berdinduta egon zen, denbora guztian bata besteari markagailuan aurreratzen bukaerara iritsi arte. Azken minutuan Araba-k bi aukera eduki zituen partidu ixteko baina jaurtiketak ez ziren sartu eta 20 segundun faltan Gernika-k berdinketa eduki zuen arrakastarik gabe. Lehenengo faseko irabazleak denboraldi bukaerako Final 4erako postu bat eskuratzen du, horregatik bi taldeek lider izan nahi zuten. Ordu berdinean La Sallen LA SALLE BILBAO eta FUNDIBIDE ISB-k jolastu zuten. Bi taldeak garaipen bateko aldearekin zeuden sailkapenean eta nahiz eta A1-erako sailkapena lortzea ezinezkoa zuten gogor borrokatu zuten partidua irabazteko. Bizkaitarrak oso ondo hasi ziren baina pixkanaka Iraurgik partiduaren nagusitasuna hartu zuen, azken laurdenera 17 puntuko aldearekin sartuz. Azkenean, etxekoen azken bultzada bati esker, 59-67 bukatu zen Azpeiti-Azkoitiarren alde. Beste partidu zirraragarri bat EUROMEX ARASKI eta EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-ren artekoa izan zen. Gasteiztarrak atsedenera arte oso ondo egon ziren eta 4 gora joan ziren aldageletara. Bigarren zatiaren hasieran, Araskik gogor jarraitzen zuen baina Donostiarrak poliki-poliki partiduari buelta ematea lortu zuten azken laurdenera 3 gora sartuz. Azken laurdenean bi taldeak ondo egon ziren baina kanpokoek eramatea lortu zuten. Azkenean 63-73. Jardunaldiko azkeneko partidua Bilbon jolastu zen LOIOLA INDAUTXU 06 eta BERA BERA-ren artean. Etxekoak orokorrean hobeto egon ziren eta partiduaren kontrola eraman zuten hasieratik. Hala ere Donostiarrak partidu ona egin zuten eta aurkariari aurre egitea lortu zuten. Partidua 71-52 irabazi zuten Bilbotarrak.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

Jardunaldi honetan ez da ezustekorik egon eta A1-ean eta A2-an egongo diren taldeak guztiz definitu dira. Lehenik eta behin BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta GETXO SBT-ren arteko partiduan, etxekoak partidua guztiz menderatu eta kontrolatu zuten hasieratik bukaeraraino. Bilbotarrak denboraldiko saskiratze dinamika berdinarekin jarraitu zuten 120 puntu sartuz. Hauek garaitu gabe jarraitzen dute eta bigarren fasean berdin jarraitzeko intentzioa dute. Getxo-k bere partetik, 47 puntu sartu zituzten arerio oso zail baten aurka eta nahiz eta diferentzia haundia egon markagailuan, duintasunez lehiatu zuten. Bestalde, EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k eta FUNDACION 5+11 “A”-k emanaldi izugarria eman zuten Gascan larunbat arratsaldean. Partidu bitxia izan zen non Gasteiztarrak lehenengo zatian partidua guztiz menderatu zuten 25 gora joanez atsedenera. Bigarren zatia guztiz kontrakoa izan zen, Donostiarrak erakutsi zuten kanpokoen maila berdinean daudela eta 62 puntu sartuz aurkariari beldurra sartzea lortu zuten. Azkenean 88-94 emozio askoriko partidu batean. Gasteiztarrak 2º geldituko dira sailkapenean eta Donostiarrak aldiz 3º.  ZAST ZARAUTZ-ek aukera txiki bat zuen A1-era sailkatzeko baina ezin zuen galdu MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka. Hasiera parekatsu bat eta gero Arrasatekoak pixkanaka kontrola hartzen joan ziren 43-59 irabaziz. Azken hauek, A1-erako sailkapen zuzena lortu dute eta bigarren fasean Espainiko txapelketara sailkatzeko borrokatuko dute. Zarauztarrak aldiz, A2-an hurrengo denboraldira begira Euskal Ligan tokia mantentzen saiatuko dira. Bukatzeko, SANTURTZI SK eta LOIOLA INDAUTXU 06-ren arteko partiduan, Santurtzik denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatu zen. Indautxuarrak, nahiz eta A1-erako sailkatuta egon, ez zieten aukerarik eman lehenengo zati izugarri bati esker, 23-51 atsedenaldian. Bigarren zatian dena parekatu egin zen baina etxekoek ez zuten lortu partiduari buelta ematea 49-72 bukatuz.

SAILKAPENA:

Datorren asteburuan maila hauen lehenengo faseko azkeneko partidua jolastuko da. Nahiz eta sailkapen guztiak definituta dauden, ziur gaude jardunaldi erakargarria izango dela.