ALDAKETA GARRANTZITSUA NESKEN SAIOAN!

Urtarrilak 21ean egingo dute gure MINI selekzioek laugarren entrenamendua.

Listetan aldaketarik gabe, oraingo honetan bi selezkioek leku ezberdinetan entrenatuko dute.

Mutilen kasuan, plana aurreko igandeko berdina izango da. Goizeko 10:30etatik 12:30etara goizeko saioa eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoa, 12:45etan bazkalduz. Entrenamendua Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) egingo dute.

Nesken kasuan, ordutegia berdina izango da, 10:30etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:00etara, 12:45etan bazkalduz. Aldatzen den gauza bakarra entrenamenduaren tokia da, izan ere, Donostiako Aldapeta Maria Ikastetxean (Aldapeta Galtzada, 17, Estella Lizarra, 2, Donostia) entrenatuko dute.

Beti bezela, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.