Asteburu honetan jolastuko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba lurraldeetatik Euskal Liga-ra igo diren taldeen sailkapen fasea.

Urtero bezela, Kadete eta Junior Euskal Ligek hainbat fase dituzte. Lehenengo fasea 8 taldeek osatzen dute, aurreko denboraldiko 8 talde hoberenak. Fase honetan, lehenengo bostak A1-erako sailkatzen dira eta beste hirurak A2-ra doaz.

Bigarren fasean, A1-a 6 taldek osatzen dute eta A2-a berriz 8-k. Beraz, fase honetarako, 6 talde berri igotzen dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ligetatik (2 lurralde bakoitzetik).

Igotzen diren talde hauetatik, hoberena A1-era sailkatzen da eta beste guztiak A2-ra doaz. Hau zehazteko, Final 4 bat jolasten da liga horietako 1. sailkatuen artean eta koefiziente onena duen lurraldearen 2. sailkatuarekin. Final 4-a irabazten duen taldea joango da A1-era.

Hauek dira maila bakoitzeko Final 4-ak: