Asteburu bizia izan da pasa den asteburukoa A1-era sailkatzeko lau Final 4-ekin.

Junior mutiletan IBAIZABAL, ORDIZIA, ARABERRI eta TABIRAKO-k parte hartu zuten. ARABERRI eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko final-erdian gasteiztarrak irabazi zuten 65-54 aurpegia eman zuen talde baten aurka. Partidua bukatuta zegoela zirudienean, kanpokoak azken esfortzua egin zuten partiduari buelta emateko intentzioarekin. Beste aldetik, IBAIZABAL sendo egon zen etxean eta ORDIZIA ORKLI menderatu zuen 78-58. Lehenengo zatian partidua hautsi eta hortik aurrera kontrola mantenduz. Finala Galdakaon jolastu zen igandean. Partidu oso estua izan zen gorabehera askorekin azken laurdenera arte. Bertan kanpokoak partzial on bati esker partidua irabazi zuten 62-68 A1-erako txartela lortuz.

Nesketan ATLETICO SN, LAURO A, ZORNOTZA eta BASKONIA-k jolastu zuten. Lehen final-erdia Donostian izan zen ATLETICO SN eta LAURO A-ren artean. Gipuzkoarrak oso ondo sartu ziren partidura 10 puntuko abantaila lortuz eta alde hori mantenduz partidu guztian zehar. 63-51 irabazi zuten. Beste final-erdian partidua azkeneko minutuan erabaki zen bi taldeen arteko hartu-eman itzelarekin. 10 segunduren faltan kanpokoak 2 gora ipini ziren abantail hori mantenduz eta 68-70 bukatuz. Finalean infartuzko beste partidu bat bizi zen BASKONIA eta ATLETICO-ren artean. Partidua oso parekatsua izan zen final batek behar duen bezela. Azkeneko minutura gasteiztarrak 1 behera sartu ziren azkeneko bi jaurtiketa libre alferrik galduz. Donostiarrak lortu dute A1-eko tokia 59-60 irabaziz.

Kadetetan ZAST & FURIOUS, JOTAKE, AXA AMURRIO eta BERRIO-OTXOA-k jolastu zuten. Zarautzen, ZAST eta JOTAKE-ren arteko neurketan, etxekoak partidu guztian zehar gehiago izan ziren lehenengo hiru laurdenetan partidua guztiz menderatuz. Azken laurdenean gasteiztarrak azken bultzada on bati esker markagailuan gerturatzea lortu zuten 73-63 galduz. Beste final-erdian BERRIO-OTXOA-k irabazi zuen 66-82 AXA AMURRIO-ren aurka. Partidua oso parekatsu egon zen orokorrean non bizkaitarrak pixkanaka abantail txikiei esker partidua haustea lortu zuten bukaeran. Finalean bizkaitarrak hasiertaik gehiago izan ziren 12 gora jarriz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera zarauztarrak gerturatzen saiatu ziren partiduari buelta emateko intentzioarekin baina bukaeran azken partzial itzel bati esker kanpokoak lortu zuten A1-era igotzea, 66-81.

Nesketan aldiz, ZAST KURAYE, MARIANISTAS, LOIOLA INDAUTXU eta ARRI BKL PAGOETA neurtu ziren. Lehenengo final-erdian, ZAST KURAYE eta MARIANISTAS IRRIBARREA-ren artean, etxekoak gehiago izan ziren partidu guztian zehar aukera gutxi emanez aurkariari, 65-32. Beste final-erdian ere bilbotarrak finago egon ziren eta beasaindarren gainetik pasa ziren 30 puntuko abantaila lortuz. Azken laurdenean kanpokoak emaitza apaindu zuten 51-33 galduz. Finala zirraragarria izan zen bukaeraraino oso estu egon zen partidu batean. Lehengo zatian bilbotarrak eraman zuten partiduaren pisua baina ez zuten lortu partidua haustea. Etxekoak, zaleen animoez lagunduta, gogor borrokatu zuten partidu guztian zehar eta azken minutuetan sartu zituzten hainbat hirukoei esker partidua eramatea lortu zuten 58-47 A1-erako txartela eskuratuz.

   

Bi gipuzkoar, arabar bat eta bizkaitar batek lortu dituzte A1-erako txartelak emozioez beteriko asteburu batean. Beste talde guztiak A2-an jolastuko dute hurrengo denboraldira begira Euskal Liga-n tokia mantetzeko intentzioarekin.