ARASKI-k lehenengo itzuli ezin hobea egin du partidu guztiak irabaziz nesken lehen mailan!

NESKEN BIGARREN MAILA

Liderrak, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k, galdu egin du A-A multzoan UNSAIN GRUPO-LAGUNAK-en aurka 86-63. Naparrak indartsu egin ziren etxean eta lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarren zatian liderra txiki utzi zuten.

Multzoko ezustekoa Logroñon izan zen non azkenak, MARISTAS LOGROÑO, hirugarren sailkatuari, NAVASKET, 57-32 irabazi zion. Hasieratik jaun eta jabe izanda, naparren gainetik pasa ziren hirugarren laurden bukaerara 46-17 emaitzarekin iritsiz. Azken laurdenean kanpokoak hobeto egon ziren eta markagailua apaindu zuten.

4º postuaren borrokan LEIOA SBT 77-41 gailendu zen KYLLIAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka. Bizkaitarrak ideiak oso garbi eduki zituzten hasieratik eta aukerarik ez zioten eman donostiarrei. Azken hauek bigarren zatian hobeto ibili ziren baina ez zuten lortu partiduan sartzea.

GAZTE BERRIAK S.K.-k garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean A1-era sailkatzeko borrokan sartzeko MECALASER UNIBASKET-en aurka. Errioxarrek ez zioten erraza jarri etxekoei eta hasiera txar bat egin eta gero, hirugarren laurdenean partiduan sartzea lortu zuten 2 puntuko desabantailarekin. Orduan izan zen naparrek beraien jokua egin zutenean eta 18-7ko partzial bati esker 69-56 eraman zuten.

Multzoko azken partiduan EASO IBAETA BASKET-ek etxean jaso zuen ESCOLAPIOS HORMIGONES VASCOS BILBAO. Lehenengo zatian partidua oso estu egon zen atsedenaldira berdinduta iritsiz. Aldageletatik bueltan, bizkaitarrak erritmoa areagotu zuten partzial on bat eskuratuz eta 11 gora sartuz azken laurdenera. Donostiarrak saiatu ziren baina ezin izan zuten azken minutuetan partidua kotrolpean mantendu zuen aurkari baten aurka, 55-66.

 

A-B multzoan GRAFICAS JUARISTI ZKE eta ANDAMIOS DUAR LICEO MONJARDIN-ek lidergotza jolasten zuten Zarautzen. Etxekoak oso fin hasi ziren lehenengo zati sendo batekin 14 puntuko aldea eraikiz markagailuan. Bigarren zatian kanpokoak partiduan sartzen saiatu ziren baina ezinezkoa izan zen 61-45 bukatuz.

IZ4 HONDARRIBIA, JACOBEO ALBERITE-ren gainetik pasa zen saskiratze emanaldi batean. 117 puntu sartu zituzten denboraldiko saskiratze marka hautsiz aurkariaren 33 punturen ondoan. Errioxarrak ez zuten lortu partiduan sartzea eta borrokan jarraitu beharko dute hurrengo partiduetan, azken asteburuetako dinamika aldatu nahiean.

Sailkapeneko azkeneko postuetan ere borroka itzela eduki genuen AVIA ZIZUR ARDOI eta AXA AMURRIO A-ren artean. Bi taldeek garaipena behar zuten gora begiratzen hasteko eta naparrek gailendu ziren 52-47. Partidua une oro berdinduta egon zen bien artean alde txikiekin. Bi minuturen faltan etxekoak 10 gora jarri ziren eta nahiz eta arabarrak azken esfortzua egin, ez zioten buelta eman partiduari.

Beste partidu zirraragarri bat ALKIVENT TOJU eta VALLE DE EGÜES artean izan zen. Lehenengo zatian etxekoak finago egon ziren eta 9 puntuko aldearekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatian partidua asko berdindu zen eta naparrak pixkanaka gerturatzen joan ziren 58-55 galduz. Gasteiztarrentzako garaipen oso garrantzitsua lehenengo 5 postuetara gerturatzeko.

Azkenik, GETXO SBT-k ere funtsezko garaipena lortu zuen ITC PACKAGING UBERAGA SOPELA-ren aurrean, 56-49. Hartu-eman itzela izan zen bi taldeen artean baina, hirugarren laurden bortitz bati esker, etxekoak aurretik jarri ziren eta ez zioten abantail horri alde egiten utzi bukaerara arte. Garaipen honekin etxekoak garaipen batera jartzen dira A1-ean sartzeko.

SAILKAPENAK:

   

 

MUTILEN BIGARREN MAILA

EASO GIPUZKOA BASKET-ek ez du barkatzen eta lider jarraitzen du PADURA-ri 72-51 irabazi eta gero. Dinamika ezin hobean jarraitzen dute Donostiarrak eta 11.en garaipena gehitu dute. Ez zen partidu erraza izan beti gogor borrokatzen duen aurkari baten aurka baina defentsan eginiko lanari esker eta kanpotik sarturiko jaurtiketei esker, atera zuten.

ASKARTZA CLARET-ek ere 6.en garaipena jarraian lortu du UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren etxean irabazi eta gero. 2º postua jokoan zutela, partidua erritmo haundikin hasi zen tira-bira biziekin. Atsedena eta gero, hirugarren laurden ikaragarri bati esker, kanpokoak 20 gora jarri ziren partidua amaitutzat jota. Azken laurdenean bilbotarrak saiatu ziren partzial on bat lortuz baina ezinezkoa egin zitzaien, 66-78.

Bolada onean dagoen beste talde bat BIOTZ ALOÑA MENDI K.E. da azkeneko bi partiduak irabazi eta gero. Oraingoan SORALUCE BKE-ren etxean 45-55 irabaziz, sailkapeneko azken postutik 10º postura igo dira eta zertxobait arnasten dute. Oñatiarrak hobeto sartu ziren partidura baina segituan eman zioten buelta etxekoak. Bigarren zatian oñatiarrak berriro ere hasierako dinamika berreskuratu zuten 10 puntuko aldea lortuz. Azken laurdenean dena oso estu egon zen baina alde hori ez zen mugitu.

ORDIZIA K.E. ere dinamika onean dago ERROIBIDE IRUN-i 80-60 irabazi eta gero. Hiruko festa izan genuen Majorin larunbatean garaipena behar zuten bi taldeen artean. Partidua erritmoa altuarekin hasi zen saskiratze askorekin non etxekoak orokorrean hobeto egon ziren partzial guztiak menderatuz. Irundarrak bukaerara arte borrokatu zuten baina ez zuten lortu dinamika aldatzea.

AXA AMURRIO A-k ere ez zuen lortu dinamika txarrari buelta ematea ARABERRI BASKET CLUB-aren aurka. Partidua oso parekatsu egon zen azken laurdenera arte saskiratze hartu-eman askorekin. Azken laurdenean izugarrizko emanaldia egin zuten bi taldeek 57 puntu lortuz bien artean. Azkenean 69-85 gailendu ziren hiriburukoak.

Final 4-erako postuetara gerturatu nahiean, HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta EBAKI SOLUTIONS SAN PRUNDECIO-k jolastu zuten. Gasteiztarrak serio sartu ziren partidura eta etxekoak ez ziren eroso sentitu partidu guztian zehar. Kanpokoak apurka aldea irabazten joan ziren azken laurdenean partidua hautsi zuten arte 49-71 bukatuz. Bilbotarrak porrot honekin goiko postuetatik aldentzen dira.

Final 4-eko azken postu hori DISDIRA BITXITEGIA ISB-k okupatzen du BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ri irabazi eta gero, 63-83. Gipuzkoarrak denboraldi bikaina burutzen ari dira eta partidu honetan 8.en garaipen jarraia lortu dute. Bizkaitarrak aldiz jetsiera postuetako borroka bizian daude eta ezin izan zuten kanpokoen eraso mailari eutsi.

SAILKAPENA:

   

 

NESKEN LEHENENGO MAILA

Lehenengo itzuliko azken jardunaldia TABIRAKO BAQUE eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k zabaldu zuten bizkaitar klasiko batekin. Lehenengo laurdena oso estu egon zen hartu-eman itzel batekin. Hortik aurrera bilbotarrak etxekoak baino gehiago izan ziren eta 51-82 irabazi zuten.

ARASKI-k bere partetik menderatu gabe jarraitzen du azkenekoaren etxean, ABN CENTRO DENTAL GURPEGUI, irabazi ondoren. 16 hirukoei esker errioxarren aurrean nagusitu ziren 86-48. Kanpokoak bazekiten zaila izango zela baina dena utzi zuten jokalekuan eta duintasunez borrokatu zuten bukaerara arte. Gasteiztarrak geldiezin daude eta nork daki gai izango diren denboraldiko partidu guztiak irabazteko.

Bigarren sailkatuak aldiz, IBAETA BASKET EASO-k, bigarren porrota jaso zuen SAN IGNACIO-PREMO-ren etxean. Naparrak seguru ibiltzen dira etxean eta hala egon ziren partidu guztian zehar, hasieratik kontrola mantenduz eta errebotean min asko eginez. Donostiarrak bukaeraino partiduan egon ziren baina 70-60 galdu zuten azkenean.

NAVARRO VILLOSLADA-k ia ezustekoan hartzen du MONDRAGON UNIBERTSITATEA ibarra kiroldegian. Atsedenera berdinketarekin iritsi ziren lehenengo zati parekatsu batean. Hirugarren laurdenean gipuzkoarrak partiduaren erritmoa areagotu eta 12 gora jarri ziren. Partidua bukatuta zegoela ematen zuenean, kanpokoak azken laurden sendoa egin zuten puntu batera jarriz azken minutuan. Azkenean jaurtiketa libreak medio etxekoak 57-54 irabazi zuten.

LOINTEK GERNIKA eta ZORNOTZA ST-ren arteko partiduan etxekoak gailendu ziren 51-37. Saskiratze gutxiko partidua izan zen bi taldeen defentsa intentsoari esker. Gernikarrak ezinbesteko garaipena lortu zuten lehenengo 5º postuen borrokan jarraitzeko.

MESPLET TRUCKS UNIBASKET-ek AFILADOS GASTEIZ ARABA-ren aurka irabazi zuen 111-22. Gasteiztarrak ez zuten partidu ona eduki eta ezin izan zuten energia askorekin atera zen talde baten aurka. Errioxarrak denboraldi gorabeheratsua egiten ari dira eta garaipen honek gora begiratzen hasteko balio die.

Azkenik, ASKARTZA CLARET-ek ezin izan zuen LA SALLE VERSIA-ri irabazi eta 55-61 galdu zuten. Partidua luzapenean erabaki zen bi talde oso berdintsuen artean. Etxekoak azken laurdenera 9 puntuko abantailarekin sartu ziren, baina ez zioten abantailari eutsi eta azken segunduan La Salle-k hiruko batekin partidua berdindu zuen. Luzapenean, kanpokoak moralez beteta sartu ziren azkeneko hiruko horri esker eta hobeak izan ziren.

SAILKAPENA:

   

 

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Atarikoan azaldu genuen bezela, jardunaldia ostegunean hasi zen MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean non kanpokoak luzapenean irabazi zuten.

Bestalde, VALLE DE EGÜES-ek ez du barkatzen kopako finalaren errepikapenean, 78-71 irabaziz AISLA ARMETI IBAIZABAL-i. Galdakaokoak nahiz eta sailkapenaren erdian dauden beti borrokatzen dute goiko taldeen aurka. Bailarakoak aldiz lider jartzen dira MEGACALZADO ARDOI-ren porrota eta gero.

Izan ere, azken hauek 77-54 galdu zuten etxean oso indartsu egon zen UNIVERSIDAD DUESTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka. Hasiera brutal bati esker, 26-8, bilbotarrak partiduaren etorkizuna markatu zuten eta partidua une oro kontrolpean eduki zuten. Naparrek ordaindu egin zuten hasiera txar hori eta lidergotzatik 3º postura jeitsi dira.

Azken bi postuetan ere bataila sutsua eduki genuen GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta ULACIA ZKE-ren atean. Bi taldeek garaipena behar zuten batez ere moralez puzteko eta partidu parekatsu baten ostean, azken laurdenean zarauztarrak partidua haustea lortu zuten Pablo Elola-ren emanaldi bati esker (28 puntu eta 13 errebote). Partidu honekin jetsiera postuetatik alde egiteko garaipen batera jartzen dira.

NAVASKET-ek funtsezko garaipena lortu zuen LA SALLE VERSIA-ren etxean beheko postuak atzean uzteko nahiarekin. Naparrek lehen zati aparta egin zuten 15 puntuko aldea lortuz atsedenera. Bigarren zatian bilbotarrak esnatu egin ziren eta partiduari buelta eman zioten azken 30 segundutan 1 gora jarriz. Kanpokoak aurretik egon ziren partidu guztian zehar eta ezin zioten garaipenari uko egin. Beraz, 4 segunduren faltan hirukoa sartu zuten 63-65 irabazteko.

TABIRAKO BAQUE-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen EBA-ra igotzeko helburuarekin. Seguraski maila honetako zelairik zailenean irabazi zuten EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-ren aurka, 59-65. Espero zen bezela, sailkapenean oso gertu dauden bi aurkariak, partidu erakargarria utzi zuten zaleentzako eta azken minutuetan erabaki zen xehetasun txikiengatik. Xabi Chico-renak 3.en garaipena jarraian gehitu dute eta Final 4-erako postuetan mantentzen dira lehenengo itzulia bukatzear dagoela.

Bukatzeko, LEIOA SBT eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren artean, lehia itzela ikusi genuen. Bi taldeak, sailkapenean berdinduta, garaipena nahi zuten behetik alde egiteko. Une oro parekatuta ibili ziren, momentu batzuetan etxekoak hobeto, beste batzuetan kanpokoak, baina azken 10 minutuetara 2 puntuko aldearekin iritsiz. Azken laurden horretan, leioarrak finago egon ziren eta gehiago asmatu zuten 67-61 irabaziz.

SAILKAPENA:

   

Hurrengo astean bukatzen da lehenengo itzulia mutilen lehen mailan eta sailkapenean borrokak zeintzuen artean egongo diren definitzen hasten dira.