ALDAKETAK MUTILEN LISTETAN!

Otsailean sartzen gara eta gure MINI-ek lehenengo lagunartekoa jolastuko dute, Nafarroako selekzioaren aurka, igande arratsaldean.

Mutilak pare bat aldaketa izan dituzte listetan eta neskak aldiz, aurreko 15 jokalari berdinekin egongo dira.

Oraingoan bi entrenamenduak Aldapeta Maria Ikastetxean (Aldapeta Galtzada 17, Estella Lizarra 2, Donostia) egingo dira.

Goizean, beti bezela, 10:30etatik 12:30etara entrenatuko dute eta bazkaria, 13:00etan. Lagunartekoak arratsaldeko saioan jolastuko dira 16:30etan.

Gogoratu, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.

   

Aukera ezin hobea izango da gure txikientzako, entrenatutako guztia praktikan jartzeko!