MARIN-en topaketa bat jolastuko dute gure txikiek!

Aurreko asteko Nafarroa-ren arteko lagunartekoak eta gero, oraingoan Marin-era (Galizia) bidaiatuko dute prestakuntzarekin jarraitzeko asmoarekin.

Otsailak 9an aterako dira eguerdiko 13:30etan Eibar-ko Unibertsitatetik (Otaola Etorbidea, 29).

Bertan hiru lagunarteko jolastuko dituzte; Galizia, Asturias eta Gaztela eta Leon-en aurka. Neskak San Narciso Pabilioian arituko dira eta mutilak aldiz A Raña-n.

Betirako eramango duten esperientzia itzela biziko dute eta gainera Espainiako Txapelketarako prestakuntzaren lehen froga indartsua eta izango da.

Itzulia Otsailak 11an egingo dute azken partidua jolastu ostean.