Partaidetza haundia Marin-go topaketan!

Gure Minien selekzioak Marin-en jolastu zuten Asturias, Galizia eta Gaztela Leon-en aurka pasa den asteburuan.

Mutilak, partaidetza bikaina eduki zuten bi partidu irabaziz eta bakarra galduz.

EMAITZAK:

Asturias 55-92 Euskadi

Galizia 86-74 Euskadi

Euskadi 87-80 Gaztela Leon

Neskentzako zailagoa izan zen, arerioak sendoago egon baitziren. Hala ere partidu guztiak duintasunez borrokatu zituzten 10 puntu baino gutxiagogatik galduz.

EMAITZAK:

Euskadi 48-54 Asturias

Galizia 62-53 Euskadi

Euskadi 42-51 Gaztela Leon

David Peña eta Dan Lertxundi-ren neska-mutilentzako, esperientzia itzela izan da eta betirako gogoratuko dutena.

 

Prestakuntzak aurrera jarraitzen du!

Otsailak 18an egingo dute hurrengo entrenamendua.

Neskak oraindik 14 jokalariekin entrenatuko dute, mutilek 12-ko lista itxi duten bitartean.

Oraingo honetan, bi selekzioek leku eta ordu berdinetan entrenatuko dute; goizeko 10:30etatik 12:30etara goizeko saioa eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoa, 12:45etan bazkalduz.

Entrenamendua Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) egingo dute.

Beti bezela, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.

 

ARGAZKIAK: NAIA FERNANDEZ