Sailkapen guztiak hankaz gora utzi dezaken jardunaldia dugu aurretik.

KADETE NESKAK

A1 multzoan lidergotza jokoan egongo da jardunaldia honetan.

Hasteko, OPTICA TROCONIZ ARABA eta MOVILTECK ISB-k zabalduko dute jardunaldia larunbat eguerdian. Gasteiztarrak dira menderatu gabe jarraitzen duen talde bakarra eta horrela jarraitu ahal izateko talde gipuzkoarrari garaitu beharko diote. Azken hauek lidergotza berreskuratzen saiatuko dira denboraldiko irteera zailenetarikoan.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA dinamika oso onean dago eta lidergotzarengatik borrokatzen jarraitzeko, LOINTEK GERNIKA aurkari sendoa menderatu beharko dute. Gernikarrak hasiera kaxkar baten ostean, ondo birmoldatu dira eta azkeneko bi partiduak irabaziz. Partidu oso garrantzitsua bi taldeentzako goran jarraitzeko.

Azkenik, oraindik partidurik irabazi gabe, ZAST KURAYE ZKE eta EASO IBAETA BASKET ditugu, azken postutik ateratzeko nahiarekin. Igande arratsaldean jolastuko den partidu honetan, bi taldeentzako funtsezkoa izango da garaipena lortzea Final 4-era sailkatzeko aukerak mantentzeko.

A2 mutzoan, iada jolastu da MARIANISTAS IRRIBARREA eta 5+11 FUNDAZIOA-ren arteko gasteiztar derbia. Astearten jolastu zen partidua kanpokoen garaipenarekin, 47-52. Partidua oso parekatuta egon zen eta ez zen erabaki azken minutuetara arte. Etxekoak oraindik ez dute partidurik irabazi, baina duintasunez lehiatzen ari dira une oro.

LA SALLE BILBAO eta EKIOLA OINTXE!-k jolastuko dute jardunaldiko bigarren partidua. Partidu garrantzitsua izango da batez ere gipuzkoarrentzat, garaipen bakarra gehitu baitute. Hauek irabaziz gero sailkapena sutan jarriko zen dena asko berdintzen. Bilbotarrak aldiz aukera ederra dute lehenengo bi postuetara gerturatzeko garaipena lotuz gero.

Partidurik erakargarriena a priori LOIOLA INDAUTXU 08 eta BERA BERA-ren artean izango da. Bi taldeak menderatu gabe daude eta horrela jarraitzeko borrokatuko dute. Donostiarrak, aurreko asteko emanaldia eta gero, etxean jolasten dutela aprobetxatu nahiko dute lider jarraitzeko. Bilbotarrek ez dizkiete gauzak erraz jarriko arerio oso sendoa baitira.

Bukatzeko, ASEVI ARASKI eta arri BKL PAGOETA-k itxiko dute jardunaldia igande goizean. Beasaindarrei asko ari zaie kostatzen Euskal Ligako erritmoan sartzea eta aurkari zail baten etxea bisitatuko dute sentsazioak berreskuratu nahiean. Arabarrak, lehenengo bi postuetan sartzeko ilusioarekin, ezin dute barkatu azken sailkatuaren aurka.

 

KADETE MUTILAK

Kadete mutiletan FUNDACION 5+11 A eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko lehia izango dugu hasteko. Mailako bi talde hoberenak, oraindik ez dute partidurik galdu eta lidergotzarengatik borrokatuko dute. Final 4-era begira, ez da berdina izango lehenengo edo bigarren gelditzea, beraz, garaitzea garrantzitsua izango da. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

TABIRAKO BAQUE eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek ere asko dute jokoan, izan ere, 3º postuan geratzeko borrokatuko dute. Bizkaitarrak aukera polita dute aldea zabaltzeko beheko taldeekin eta etxean jolasten dutela aprobetxatuz, garaipena gehitu nahi dute. Donostiarrek ezin dute barkatu lehenego bi postuetara gerturatu nahi baitira.

Jardunaldia EKIOLA OINTXE! eta BERRIO-OTXOA-k itxiko dute, bigarren faseko lehen garaipena gehitzeko asmoarekin. Partidua ez da asteburu honetan jolastuko, izan ere, hurrengo ostegunera atzeratu da. Bi taldeek badakite hurrengo urtean Euskal Ligan egongo direla baina, Final 4-era sailkatzeko ilusioarekin, funtsezkoa izango da lehen garaipen hau lortzea.

A2-an SANTURTZI SK eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k irekiko dute jardunaldia Mikel Trueba Kiroldegian. Bizkaitarrak bolada txarrari amaiera ipini nahi diote denboraldiko lehen garaipena lortuz eta gipuzkoarrak aldiz garaitu gabe jarraitu. Azken emaitzak ikusita, kanpokoak dira faboritoak irabazteko, baina maila hauetan etxetik kanpo gailentzea oso zaila izaten da.

BARAKALDO BASKET eta GETXO SBT-ek ere lehia garrantzitsua izango dute goiko taldeetara gerturatzeko. Bi taldeak garaipen bakarrarekin berdinduta daude eta aurrera pauso bat ematen saiatuko dira. Salesianos Ikastolan jolastuko dute larunbat arratsaldean.

AXA AMURRIO A eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA ere azkenekoen egoera berdinean daude, garaipen bakarrarekin. Arabar derbi ederra izango da oso ondo ezagutzen diren bi taldeen artean. Partidua Bañueta Kiroldegian jolastuko da igande arratsaldean.

Azkenik, Ordiziarrekin lidergotza partekatzen duen beste talde gipuzkoarra ZAST & FURIOUS da. Talde zarauztarrak ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI jasoko du etxean funtsezko partidu batean. Etxekoak irabaziz gero, alde garrantzitsua zabalduko zuten sailkapenean beste talde guztiekin. Arabarrak irabaziz gero, azken hauek sailkapenean aurreratu eta dena estuago ipiniko zen.

 

JUNIOR NESKAK

Junior nesketan partidu oso ezberdinak izango ditugu.

Hasteko, bigarren fase honetan partidu guztiak irabazi dituen LOINTEK GERNIKA-k EUROMEX ARASKI jasoko du etxean. Hasiera batean talde bizkaitarrak irabazteko aukera gehiago dituela dirudi, baina Patxi-ren neskak erakutsi dute edozein talderi lehiatzeko eta irabazteko gai direla egun on bat baldin badute.

LOIOLA INDAUTXU 06 eta EASO IBAETA BASKET-ek ere, lehia zirraragarria edukiko dute 3º postua ziurtatzeko. Bi taldeak soilik lehenengo bi sailkatuen aurka galdu dute eta Final 4-erako toki hobe baten bila, beraien arteko lehia zuzena irabaztea funtsezkoa izango da. Partidua Bilbon jolastuko da larunbat goizean.

Azkenik, ATLETICO SN SN ANIE-k lehenengo fasean txapeldun izan zen FSGROUPE ARABA jasoko du etxean. Donostiarrak badakite seguraski arerio zailena jasoko dutela, baina etxean jolasten dutela baliatuz, talde arabarra ezustekoan harrapatu nahiko dute. Azken hauek lidergotza mantentzeko, ezinbestekoa izango dute irabaztea.

A2-an aldiz dena oso berdinduta dago eta iragarpenak egitea oso zaila da.

Lehenik eta behin FUNDACION 5-11 BASKONIA eta FUNDIBIDE ISB-ek jolasten dute larunbat goizean. Talde gasteiztarra oso indartsu dago eta batez ere etxean jolasten duenean. Zuhaitz Gonzalez-en neskak gelditzeko etorri dira eta nahiz eta arerio oso indartsua jaso, garesti salduko dute porrota. Gipuzkoarrak, goiko postuetara igotzeko asmoz, irabazten saiatuko dira.

BERA BERA eta LA SALLE BILBAO-k ez dute hasi modu onenean bigarren fase hau baina oraindik asko gelditzen denez, gora egiten saiatuko dira. Donostiarrak “on fire” datoz azkeneko garaipenaren ostean eta etxean jolasten dutela aprobetxatu nahi dute bigarrena jarraian gehitzeko.

Bukatzeko, oraindik galdu ez duten bi taldeetako batek soilik jarraituko du horrela beraien artean neurtzen baitira, INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA eta LAURO A. Bi taldeak oso fuerte hasi dira eta lehenengo gertatzeko aukerak edukita, horren bila joango dira. Partidua Ixerbeko Kiroldegian jolastuko da.

EASO BASKET BURUNTZA izango da atsedena egingo duena oraingo honetan.

 

JUNIOR MUTILAK

Kadetetan bezela, Juniorretan ere lidergotzan daude, eta Espainiko Txapelketara sailkatzeko faboritoen diren FUNDACION 5+11 A eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k jolastuko dute bata bestearen aurka. Bi taldeak oso dinamika onean datoz eta sailkapenean lehenengo izateko, badakite partidu hau funtsezkoa dela. Lehenengo fasean bakoitzak bere etxean irabazi zuen beraz, gasteiztarrak hori errepikatuko nahiko dute.

AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta LOIOLA INDAUTXU 06 ere, badute zer jolastu izan ere garaipen batekin daude berdinduta. Final 4-era sailkatzeko helburuarekin, lehia zuzen guztiak irabaztea ezinbestekoa da. Bi taldeak aurkari berdinari irabazi diote beraz neurketa zirraragarria espero da.

Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bigarren faseko lehenengo garaipena lortu nahi du EASO GIPUZKOA BASKET-en aurka. Arrasatearrak ez dute eduki hasiera onena fase honetan, eta zail edukiko dute Final 4-era sailkatzeko faboritoenetakoa den talde donostiarraren aurka. Azken hauentzako garaipena funtsezkoa da 3º postua lortzeko.

A2-an sailkapena oso parekatsu dago eta jardunaldi honetan dena hankaz gora jarri daiteke.

Hasteko, ALTER CONSULTING ISB eta GETXO SBT-ren arteko partiduan, gipuzkoarrak aurreko asteko dinamika onarekin jarraitu nahi dute fase honetako bigarren garaipena gehitzeko eta goraka egiten haseko. Bizkaitarrak lehenengo bi partiduak irabazi eta gero, azkeneko jardunaldiko porrotaz ahaztu eta etxetik kanpo irabazi nahi dute.

Lider den IBAIZABAL-ek, sailkapenean oso gertu duen TABIRAKO BAQUE jasotzen du etxean. Neurketa oso estua eta parekatua espero da Bizkaitar ligatik igotako eta oso ondo ezagutzen diren bi talde hauen artean. Biek Euskal Ligan egon nahi dute hurrengo urtean eta garaipena lortuz gero, aurrera pauso haundia emango zuten.

Oraindik partidurik irabazi ez duten bi taldeak, SANTURTZI SK eta ORDIZIA ORKLI dira. Igande goizean bietako batek bolada txar horri amaiera ipiniko dio lehenengo garaipena lortuz. Bizkaitarrek aukera ederra dute denboraldiko lehenengoa lortzeko, baina oso zail edukiko dute beti ondo lehiatzen duen talde ordiziarraren aurka.

Bukatzeko, AXA AMURRIO A-k menderatu gabe jarraitu nahi du ZAST ZARAUTZ-i irabaziz. Zarauztarrak ez dute zortea eduki azkeneko bi partiduetan, baina badakigu egoerari buelta emateko gai direla. Arabarrak aldiz, dinamika oso ona daramate eta lider bezela finkatu nahi dute, hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitzeko ilusioarekin.