Baditugu 12 neska-mutilak!

Hilabete honetako plangintzarekin amaitzeko, igandean, otsailak 25, egingo dute gure Mini-ek hurrengo entrenamendua.

Bi selekzioek iada itxi dituzte 12 jokalarietako listak, beti ere, lesioak eta ezustekoak egon daitezkeela kontuan edukita.

Asteburu honetan berriro ere entrenamendua Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) izango da. Orain arte ia gehienetan entrenatu duten bezela, 10:30etatik 12:30etara goizeko saioa eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoa, 12:45etan bazkalduz.

Betiko ohar bezela, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.

 

Eskerrik asko orain arte gurekin egon zareten guztioi. Zuek ere selekzio hauen parte zarete!

ARGAZKIA: NAIA FERNANDEZ