Iritsi gara azken hilabetera!

Martxoan sartzen gara eta Minietako Espainiako Txapelketa hilabete bukaeran izanda, prestakuntzaren azken saioetan sartzen gara.

Aldaketarik gabe bi selekzioetan, Dan Lertxundi eta David Peña-ren neska-mutilak, azken txanpan sartzen dira.

Ohikoa dan bezela, entrenamenduak Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) izango dira, betiko orduetan. 10:30etatik 12:30etara goizeko saioa eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoa, 12:45etan bazkalduz.

Gogoratu entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztea aipatutako tokian eta bi kamixeta eramatea, bat txuria eta beste bat iluna.

 

ARGAZKIA: NAIA FERNANDEZ