Asteburu honetan gure Mini selekzioak Topaketa bat jolastuko dute Miranda de Ebron.

Martxoak 8n, ostirala, bilduko dira FERNAN GONZALEZ GAZTE ATERPETXEAN (Anduva Bidea, 82, Miranda de Ebro) 19:30etan eta bertan egongo dira Topaketa amaitu arte.

Neskak, larunbatean egingo dute debuta 09:30etan Galiziaren aurka. Gero, bazkaldu ostean, Asturiasen selekzioa edukiko dute aurrean 16:15etan. Igande goizean jolastuko dute azken partidua Gaztela Leonen aurka 11:30etan.

Mutilak ere, Galiziaren aurka debutatuko dute larunbatean 11:30etan. Bazkaldu eta gero, Asturias 18:00etan. Bukatzeko, neskek bezela, Gaztela Leonen aurka lehiatuko dira igandean 11:30etan.

Espainiako Txapelketara joateko hilabete bat baino gutxiago geratuta, orain arte prestatutako guztia praktikan jartzeko aukera ederra izango da.

ARGAZKIA: NAIA FERNANDEZ.