A2 multzoen lehenengo itzulia amaitu zen pasa den asteburuan.

KADETE NESKAK

A1-ean MOVILTECK ISB liderrak ez zuen barkatu azken sailkatuaren aurka, ZAST KURAYE ZKE. Lehenengo laurden parekatsu baten ostean, etxekoak defentsa maila areagotu zuten zarauztarrak guztiz menderatuz eta 57-35 irabaziz. Espainiako txapelketa lortzeko ilusioarekin, 4.en garaipen jarraia lortu zuten Azkoitiarrak.

LOINTEK GERNIKA-k garaipen garrantzitsua lortu zuen EASO IBAETA BASKET-en etxean 50-66. Hasieratik bizkaitarrak finago egon ziren eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren nahiz eta partidua parekatuta egon zen joko mailan. Donostiarrak aukera aparta galdu zuten Final 4-era sailkatzeko eta, 3 jardunaldiren faltan, oso zaila dute sailkatzeko.

Azkenik, OPTICA TROCONIZ ARABA-k ere funtsezko garaipena lortu zuen oraindik lehenengo geratzeko itxaropena edukitzeko. ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ri irabazi zioten atsedenera 7 gora iritsiz eta hirugarren laurdenean partidua guztiz hautsiz. Azkenean 68-48 amaitu zen eta Ordiziarrak lehenego izateko oso zail dute orain.

SAILKAPENA:

A2-an jardunaldia ostiralean hasi zen arri BKL PAGOETA et MARIANISTAS IRRIBARREA-ren artean. Bi taldeak garaipenik gabe iritsi ziren lehenengo itzuli honetako azken jardunaldira eta, partidua irabaztea ezinbestekoa zen bientzako batez ere, morala igotzeko. Partidua une oro oso parekatuta egon zen eta zehetasun txikiengatik erabaki zen Beasaindarren alde, 44-39.

FUNDACION 5+11 BASKONIA eta LA SALLE BILBAO-ren artean ere, partidua amaieran erabaki zen. Bilbotarrak izugarrizko hasiera eduki zuten 12-22ko partziala lortuz lehenengo laurdenean baina, gasteiztarrak, azkar esnatu ziren eta atsedenaldira 2 puntura jartzea lortu zuten. Bigarren zatian dena oso parekatuta hasi zen eta dena azken minutuetan erabaki zen kanpokoen alde 51-61 emaitzarekin.

LOIOLA INDAUTXU 08 eta EKIOLA OINTXE!-ren arteko lehia ere azken laurdenean erabaki zen bilbotarren alde 21-13ko partzial bati esker. Izan ere, lehenengo hiru laurdenetan partidua oso berdinduta egon zen bi taldeen arteko tira-bira itzelari esker. Etxekoak 62-53 irabazi zuten eta garaipenaren senda berreskuratzen dute.

Bukatzeko, ASEVI ARASKI eta BERA BERA-ren artean, donostiarrak lidergotza mantentzeko ezinbesteko garaipena lortu zuten 56-68. Hasieratik finago egon ziren gipuzkoarrak baina etxekoak ez zuten etsi partiduari buelta emateari. Hala ere, azken laurdenera 12 puntuko abantailarekin iritsi ziren kanpokoak eta gai izan ziren alde hori mantentzeko.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

A1-ean ez zen ezustekorik egon emaitzen aldetik baina MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko neurketan, gipuzkoarrak uste baino hobeto lehiatu zuten, 66-78 galduz. Lehenengo zatia bilbotarrena izan zen guztiz atsedenaldira 25 gora joanez. Hala ere eta bigarren zati bikain bati esker, etxekoak emaitza apaintzea lortu zuten ikara pixka bat sartuz arerioari.

TABIRAKO BAQUE-k bere partetik ezin izan zuen dinamika oso onean dagoen FUNDACION 5+11-ren aurka eta 55-107 galdu zuen. Istorio gutxiko partidua izan zen non hasieratik gasteiztarrak gehiago izan ziren  Abraham Juom Bol-en nagusitasunaz lagunduta (35 puntu eta 17 errebote). Durangoarrak bazekiten zaila izango zela eta hala ere duintasunez borrokatu zuten momentu oro.

EASO GIPUZKOA BASKET eta BERRIO OTXOA-k itxi zuten jardunaldia donostiarren garaipenarekin 73-53. Azken hauek orokorrean hobeto egon ziren hasieratik baina bizkaitarrak ez zizkieten gauzak erraz jarri eta asko landutako garaipen bat izan zen Aritz Urbieta-ren mutilek lortu zutena. 2.en gelditzeko aukera oso gutxi edukita, 3.en postua finkatu nahi dute.

SAILKAPENA:

A2-an sailkapena sutan dago berdinketa laukoitz batekin lehenengo postuan.

Izan ere AXA AMURRIO A borrokan sartu da 5.en garaipen jarraia lortu eta gero ZAST & FURIOUS-en aurka 81-73. Sekulako emanaldia eman zuten bi taldeek erasoan jokaldi bikainak eginez eta une oro erritmo haundiarekin jolastuz. Hasieran arabarrak finago egon ziren baina segituan berdindu zuten lehia zarauztarrak. Bigarren zatian dena oso estu egon zen baina, azken laurden bikain bati esker, garaipena etxean geratu zen Ruben Garcia-ren mutilentzako.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k sufritutako garaipena atera zuen JOTAKE BAHIA RESTAURANTE-ren aurka. Lehenengo zati ikusgarri bati esker, aldageletara 44-48ko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, parekotasuna mantendu egin zen baina azkenean, ordiziarrak, etxean jolasten zutela baliatuta, finago egon ziren eta 77-72 irabazi zuten. Aipatzekoa da Arabarrak sekulako partidua egin zutela baina bigarren zatian nekeak min haundia egin ziela.

BARAKALDO BASKET bolada onari jarraipena jarri zion SANTURTZI SK-ren aurka. Hasieratik gehiago izan ziren etxekoak eta 10 hirukoez lagunduta, lehenengo zatian itxita utzi zuten partidua 20 puntuko aldearekin. Kanpokoak bigarren zatian gerturatzen saiatu ziren baina Barakaldokoak emaitza kontrolatu zuten une oro 72-53 irabaziz.

Azkenik, GETXO SBT eta ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-ren artean, bizkaitarrak futsezko garaipena lortu zuten liderraren aurka goiko postuetara gerturatzea lortuz. Gorabehera haundiko partidu bat izan zen hainbat lidergotza aldaketerekin baina, bigarren zati fin bati esker, garaipena etxean geratu zen 64-56. Gasteiztarrak aukera ederra galdu zuten lidergotzan bakarrik geratzeko eta orain sailkapena, sutan dago.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

A1 batean lehenik eta behin EASO IBAETA BASKET-ek aurrera pauso itzela egin du hirugarren kokatuz sailkapenean EUROMEX ARASKI-ren etxean irabazi eta gero. Donostiarrak dinamika ezinhobean jarraitzen dute 3.en garaipen jarraia gehituz eta Final 4-erako postu bat finkatuz. Hala ere, partidua ez zen erraza izan gasteiztarrak partidu fina egin baitzuten gogor borrokatuz. Hirugarren laurden on baten ostean, gipuzkoarrak 59-68 irabaztea lortu zuten.

LOINTEK GERNIKA-k bere partetik porroten bolada txarrari amaiera ipini dio ATLETICO SN SN ANIE-ri 75-59 garaitu eta gero. Atsedenaldira berdinduta iritsi ostean, gernikarrak bigarren zatian nahi zuten jokoa egitea lortu zuten 42-26eko partzial batekin. Garaipen garrantzitsua liderraren estela jarraitzeko eta postu hori okupatzeko azken esperantza galdu gabe.

Azkenik, lider den FSGROUPE ARABA-k ez zuen barkatu LOIOLA INDAUTXU 06-ren etxean lehenengo zati itzel bati esker. Izan ere, lehenengo zatian eginiko defentsa onari eta eraso eraginkorrei esker, atsedenaldira 16 gora joan ziren gasteiztarrak. Bigarren zatian, etxekoak maila berdintzea lortu zuten baina emaitzari buelta ematea lortu gabe eta neurketa 41-58 bukatu zen.

SAILKAPENA:

A2-an lehenengo itzulia amaitu zen INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-ren garaipen garrantzitsuarekin FUNDACION 5+11 BASKONIA-ren etxean. Lehenengo itzulia garaitu gabe bukatu dute eta faborito garbia da oraintxe bertan multzoa irabazteko. Hasiera estu bat eta gero, bigarren laurdenean partidua haustea lortu zuten eta nahiz eta hirugarren laurdenean etxekoak zerbait gerturatu, 47-64 irabaztea lortu zuten. Aipatzekoa da bizkaitarrek ez zutela hirukorik sartu partidu guztian zehar.

LA SALLE BILBAO eta LAURO A-ren hartean, etxekoak ez zuten egun hoberena izan erasoan eta 23-47 galdu zuten. Kanpokoak jolasteko gogokin zeuden eta hasieratik garbi geratu zen. Lehenengo laurdenetik gehiago izanda, bigarren zatian partidua haustea lortu zuten defentsa maila bikainari eta eraso onei esker. Bilbotarrak 5.en porrot jarraia gehitu dute eta oso bigarren itzulian dinamika erabat aldatu beharko dute hurrengo urtean Euskal Ligan egon nahi badute.

Jardunaldiko partidurik berdintsuena luzapenean erabaki zen EASO BASKET BURUNTZA eta FUNDIBIDE ISB-ren artean. Sito Peregrina-ren neskek arraza atera zuten eta ezustekoan harrapatu zuten talde Azkoitiarra sekulako gipuzkoar derbi batean. Partidua oso gorabeheratsua izan zen, kanpokoen hasiera hobe batekin. Hala ere, atsedenera donostiarrak aurretik joan ziren. Bigarren zatian berdin berdina gertatu zen, azkoitiarrak hobeto hasi baina etxekoak partidua berdintzea lortuz. Azkenean eta infartuzko minutu batzuen ondoren, 66-71 amaitu zen.

BERA BERA izan zen atsedena eduki zuen taldea jardunaldi honetan.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

A1-ean BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta FUNDACION 5+11 A-k, ez ziren erruki izan eta AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA menderatu zituzten hurrenez hurren.

Lehenengoak sekulako emanaldia eman zuten hasieratik bukaeraraino partzial guztiak dominatuz eta 49-118 irabaziz. Bilbotarrak bigarren jarraitzen dute eta ezustekorik ez bada ematen, lehenengo dijoan talde gasteiztarraren aurka jokatuko du lehenengo postua. Araberrik bere partetik 4.en jarraitzen du eta Final 4-era sailkatzeko ilusioarekin, ezingo du barkatu hurrengo bi neurketetan.

Aipatutako bigarren neurketan gasteiztarrei gehiago kosta zitzaien arrasateko taldeari garaitzea lehenengo laurdenean azken hauek oso ondo lehiatu baitzuten. Hortik aurrera erritmoa areagotu zuten eta talde gipukoarrak ezin izan zuen ezer egin 58-108 bukatuz. Etxekoak ez dute lortu partidurik irabaztea bigarren fase honetan eta nahiz eta zail eduki, oraindik Final 4-era sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.

Azkenik, LOIOLA INDAUTXU 06 eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek, partidu bikaina eskeini zuten larunbat goizean. Bilbotarrak hobeto hasi ziren aurretik jarriz markagailuan baina, bigarren laurdenean, guztiz kontrakoa gertatu zen eta donostiarren partzial on bati esker, 2 gora joan ziren aldageletara. Bigarren zatian berriro ere etxekoek hartu zuten partiduaren pisua baina, Alvaro Bozal-ek, beste ideia bat zuen buruan eta 39 puntuez lagunduta, emaitzari buelta ematea lortu zuten 81-88 irabaziz.

SAILKAPENA:

A2-an AXA AMURRIO A eta IBAIZABAL-en arteko lehiarekin ireki zen jardunaldia. Bizkaitarrak, garaitu gabe ordurarte eta horrela jarraitzeko asmoarekin, 2 gora sartu ziren azken laurdenera. Partidua momentu oro oso parekatuta egon zen, bi taldeen harteko hartu eman itzelarekin, baina azken partzial horretan etxekoak jaun eta jabe izan ziren 58-51 irabaziz, eta lidergotza hartuz.

ORDIZIA ORKLI eta ZAST ZARAUTZ-en artean, partidu parekatsua espero zen sailkapenean berdinduta zeudelako. Hala ere, zarauztarrak hasieratik kontrola hartu zuten eta partidua nahi zuten tokira eramanez, 47-64 irabaztea lortu zuten. Badirudi Natxo-ren mutilek bolada ona berreskuratu dutela eta bigarren itzulira begira, goiko postuetara gerturatzeko borrokatuko dute.

ALTER CONSULTING ISB-k ez zuen barkatu eta garaipen berri bat eskuratu zuen SANTURTZI SK-ren aurka. Gipuzkoarren hasiera sendoak partiduaren etorkizuna markatu zuen izan ere, lehenengo laurdenean eta pixkanaka haunditzen joan zen abantaila lortu zuen Azpeitiko taldeak, 80-65 irabazten amaitzeko. Bizkaitarrek oraindik ez dute lortu garaipenik baina ziur gaude bigarren itzulian lehenengoa eroriko dela, izan ere, aurrera pauso haundiak ematen ari dira azken jardunaldi hauetan.

Bukatzeko, GETXO SBT eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehian, kanpokoak irabazi zuten 56-64. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen atsedenera puntu bateko aldearekin iritsiz bi taldeak. Bigarren zatian eta xehetasun oso txikiengatik, durangoarrak gehiago asmatu zuten garaipen garrantzitsua lortuz goiko postuetan sartzeko borrokan jaraitzeko.

SAILKAPENA: