Hiru hilabeteko prestakuntzaren ondoren, iritsi da azkenik Espainiako Mini Txapelketa.

Urtarrilean hasi zuten bidaia gure txikiek eta entrenamendu eta froga askoren ostean, bihar, martxoak 23, egingo dute debuta. Bertan izango dira asteazkena, martxoak 27-ra arte, lehenik eta behin multzoen fasea jolastuz eta emaitzen arabera, fase final batera edo bestera sailkatuko dira.

Mutilak A multzoan daude eta debut zaila edukiko dute KATALUNIA-ren aurka goizeko 09:30etan. Bazkaldu ondoren eta ia atsedenik gabe, ARAGOI, 17:30etan. Igandean multzoko azkeneko partidua jolastuko dute 13:30etan KANTABRIA-ren aurka.

Neskek aldiz, igandean egingo dute debuta, 11:30etan NAFARROA-ren aurka eta 19:30etan GAZTELA LEON. E multzoan daudenez, 2 partidu soilik jolastuko dituzte lehenengo fasean.

Hortik aurrera, astelehenean hasiko dute fase finala eta ikusi egin beharko da noraino iristeko gai diren.

Ziur dagoena da ilusio haundiarekin daudela eta dena emango dutela partidu guztietan, disfrutatzeko helburu nagusiarekin.

ZORTE ON!!