BIHAR OSPATUKO DA BENNA TXAPELKETA!

Bihar asteazkena, apirilak 3, jolastuko da Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria-ren arteko BENNA txapelketa Lizarrako Kiroldegian (C/La Merindad, 2, 31200 Estella, Navarra).

Txapelketa honetan u15 kategoriako gure bi selekzioek parte hartuko dute, Gorka Gil (mutilak) eta Joel Miezas-en (neskak) aginpean. Hau guztia prestatzeko, hiru saio egin dituzte aurretik eta gogo askorekin daude, egindako guztia praktikan jartzeko.

Nahiz eta soilik lagunartekoak izan, gure jokalariek dena utziko dute kantxan eta txapeldun izaten saiatuko dira.

Txapelketa honen ordutegiak hurrengoak izango dira:

MUTILAK

10:00etan NAFARROA – EUSKADI

13:00etan EUSKADI – AKITANIA BERRIA

16:00etan NAFARROA – AKITANIA BERRIA

NESKAK

11:30etan NAFARROA – EUSKADI

14:30etan EUSKADI – AKITANIA BERRIA

17:30etan NAFARROA – AKITANIA BERRIA

Besterik gabe, bi taldeak gogo askorekin daude triangular honi aurre egiteko eta, batez ere, disfrutatzeko.

AUPA EUSKADI!