Zapore gazi-gozoa gure selekzioentzako atzoko txapelketan.
Lehenik eta behin, mutilek txapeldun izatea lortu zuten sekulako emanaldiak eskeintzen hasieran Nafarroa-ri irabaziz, 46-61, eta ondoren Akitania Berria menderatuz, 61-50.
Gorka Gil oso pozik dagoela zioen jokalari guztiak oso ondo egon direlako eta asko disfrutatu dutelako.
Neskak aldiz, 3ยบ geratu dira bi patiduak galdu eta gero lehenengoa, Nafarroa-ren aurka, 33-26, eta arratsaldean, maila fisiko haundia ezarri zuen Akitania Berria-ren aurka, 61-46.
Joel Mieza-k esan zuen sentsazio oso positiboekin amaitzen duela nahiz eta bi partiduak galdu, izan ere, txapelketa guztian zehar hobetzen joan dira eta bai jokalariak eta bai entrenatzaileak asko disfrutatu dute.
Hemendik aurrera bakoitza bere klubean lanean jarraitzea besterik ez du, denboraldiko azken txanpa sendo baidator.