A1-eko Junior Mutilek eta Neskek bigarren fasea amaitzen dute asteburu honetan.

Mutiletan, a priori ez dago ezer jokoan, baina, FUNDACION 5+11-k ezin du barkatu LOIOLA INDAUTXU 06-en aurka, lehenengo postua mantendu nahi badu eta, horrekin, Espainiko Txapelketarako lehen txartela lortu. Bilbotarrak aukerarik gabe daude Final 4-era sailkatzeko baina, sentsazio onekin amaitu nahiko dute denboraldia.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA ere aukerarik gabe dago sailkatzeko baina, hauek ere irabazten saiatuko dira. Aurrean BILBAO BASKET FUNDAZIOA edukiko dute lehenengo izateko esperantza txiki batekin. Horretarako irabazi eta Gasteiztarren porrota behar dute.

AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k itxiko dute jardunaldia jakinda 4º eta 3º izango direla hurrenez hurren. Froga ona izango da bientzako Final 4-era begira gauza berriak probatzeko.

Nesketan aldiz, LOINTEK GERNIKA eta FSGROUPE ARABA-ren arteko lehian erabakiko da zeinek lortzen duen lehenengo txartela. Printzipioz, gasteiztarrak dira faborito joanekoan 19 gora egin baitzuten. Hala ere, partidu ederra espero da gernikarrak alde horri aurre egiten saiatuko baitira.

Besterik gabe, ATLETICO SN SN ANIE eta EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-ren arteko donostiar derbian, etxekoak Jon Eiza-rekin eginiko ziklo bati amaiera emango diote beraz, partidu oso berezia izango da. Samu Gonzalez-enak aldiz, sailkapenean 2º izateko aukera dute eta horretarako lehenik eta behin irabazi beharra daukate.

Bukatzeko, LOIOLA INDAUTXU 06 eta EUROMEX ARASKI-ren arteko neurketan, bilbotarrak 4º izango dira eta gasteiztarrak azkenak. Lehenengoentzako froga ona izango da Final 4-a prestatzeko hasteko eta, bigarrenak aldiz, irabazten saiatuko dira denboraldiari amaiera ezinhobea emateko.