Asteburu izugarria ikusi zena Gasteizen, maila haundiko partiduekin.

Larunbatean zabaldu zuten FUNDACION 5+11 A eta AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-k festa sekulako partidu batean. Etxeko taldea hasieratik gehiago izan zen eta erasoko talentuari esker 101-39 irabaztea lortu zuen.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k gehiago izerditu zuen EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-ren aurka 76-60ko emaitzarekin. Partidu itzela izan zen saskibaloi maila haundiarekin eta, ez zen azken laurdenera arte erabaki. Bertan, Lander BarruetabeƱa-ren hirukoei esker, bilbotarrek partidua hautsi zuten eta horrekin, Espainiako Txapelketara joateko bigarren txartela eskuratu zuten.

Igandeko finalean, lehenengo laurden estu baten ostean, talde Gasteiztarra bere maila fisiko haundiaz baliatuta, partiduaren kontrola hartu zuten eta nahiz eta bilbotarrek bikain lehiatu, ezinezkoa egin zitzaien emaitzari buelta ematea. Partidua 87-61 amaitu zen eta FUNDACION 5+11 Euskadiko Txapeldun bilakatu da.

Nesken kasuan FSGROUPE ARABA eta LOIOLA INDAUTXU 06-k zabaldu zuten Final 4-a larunbat arratsaldean. Orokorrean partidua parekatuta egon zen non, talde arabarra pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan zen hirugarren laurdenean guztiz haustea lortu arte. Bilbotarrak ez zuten etsi inongo momentuan eta nahiz eta azkenean 75-52 galdu, amaierara arte duintasunez borrokatu zuten.

EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean beste istorio bat izan zen. Bizkaitarrak hasiera sendoa eduki zuten, 9-20ko partzial batekin. Bigarren laurdenean aldiz donostiarrak emaitzari buelta eman eta atsedenaldira 1 behera joan ziren. Bigarren zatian bi taldeek sekulako ikuskizuna eman zuten non, azkenean, eta jaurtiketa libreetan edukiko asmatze maila haundiari esker, gipuzkoarrak 62-58 irabazi zuten, Espainiako Txapelketarako bigarren txartela lortuz.

Finalean, bi taldeak oso parekatsu hasi ziren, zerbait trabatuta erasoan baina pixkanaka nahi zuten saskibaloia eginez. Hortik aurrera, talde arabarrak oso garbi uzti zuen beraien zaleen aurrean Euskadiko Txapeldun izan nahi zutela eta, 8 puntuko abantailarekin atsedenaldian, hirugarren laurdenean partidua guztiz haustea lortu zuten 11-2ko partzial bati esker. Hala ere, donostiarrak bukaerara arte borrokatu zuten eta emaitza asko murriztea lortu zuten, 59-50.

Hemendik talde guzti hauei zoriondu nahi diegu egin duten denboraldiarengatik eta, halaber, eduki duten jarrerarengatik bai irabaztean eta batez ere galtzean.

FUNDACION 5+11 A eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA mutiletan, eta FSGROUPE ARABA eta EASO IBAETA BASKET nesketan, izango dira Espainiako Txapelketara joango diren 4 taldeak.

Hemendik aurrera Junior A1 mailetako talde guztiek (Huelva-ra joango direnak barne), Euskadi, Nafarroa eta Errioxa-ren arteko Txapelketa jolastuko dute.