Jardunaldi gutxiren faltan, lehen jetsierak baditugu iada.

NESKEN BIGARREN MAILA

A1-ean GETXO SBT eta UNSAIN GRUPO LAGUNAK-ek zabaldu zuten jardunaldia non, naparrek, lehenengo laurden sendo batez lagunduta, 37-58 irabaztea lortu zuten eta 4º postua mantentzen dute. Bizkaitarrak aldiz 8º daude eta igoera postuak momentuz urruti gelditzen zaizkie.

ANDAMIOS DUAR LICEO MONJARDIN eta NAVASKET-en artean, partidua parekatuagoa egon zen baina, etxeko taldeak, atsedenaldira zuen errenta mantentzea lortu zuen 54-47 irabaziz. Funtseko garaipena lortu zuen etxeko taldeak gora begira jarraitzeko.

IZ4 HONDARRIBIA-k bere partetik garaipen biribila lortu zuen LEIOA SBT-ren aurka hasieratik gehiago izanez eta une oro partidua kontrolatuz, 81-56. Bi taldeak dinamika oso ezberdinean aurkitzen dira izan ere, talde gipuzkoarrak 3.en garaipen jarraia gehitu du eta, bizkaitarrak aldiz, 3.ena baina porrota.

Multzoko partidurik zirraragarriena UBERAGA SOPELA eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren artean izan zen non, ematen zuenean kanpoko taldeak partidua irabazita zuela, 13 gora sartuz azken laurdenera, etxeko taldeak gogor borrokatu zuen eta ia buelta ematea lortzen du 53-56 galduz.

Azkenik, GRAFICAS JUARISTI ZKE eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k jardunaldiko partidua jolastu zuten 68-79 emaitzarekin. Zarauztarrak, hainbat lesioez oztopatuta, ezin izan zuten nahiz eta ederki lehiatu, talde bizkaitarraren aurka non Claudia Mujika-ren lidergotzan (23 puntu, 5 hiruko), 4.en garaipen jarraia lortu zuten.

SAILKAPENA:

A2-an ALKIVENT TOJU eta MARISTAS LOGROÑO-k jolastu zuten lehenengo eta gasteiztarrak, bigarren laurden bikain bati esker, 23-5eko partzial bati esker, partidua epaituta utzi zuten nahiz eta errioxarrak bigarren zatian finago egon. Azkenean 68-47.

VALLE DE EGÜES-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen lehenengo laurden izugarri bati esker GAZTE BERRIAK SK-ren etxean. 4-19ko partzialarekin ireki zen partidua eta, hortik aurrera, kanpoko taldeak emaitza kontrolatu zuten 47-62 irabazten bukatzeko.

KILLYAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-i uste baino gehiago kosta zitzaion AXA AMURRIO A-ren etxean irabaztea baina azkenean 62-68 atera zuten. Talde arabarrak sekulako partidua egin zuen baina azkenean, sentsazio oso onak utziz, hustu egin ziren. Lanean jarraitu beharko dute jetsiera postuetatik ateratzeko.

AVIA ZIZUR ARDOI eta EASO IBAETA BASKET-en artean, infartuzko partidua izan zen. Partidu zoragarri bat egin gabe, bi taldeek dena utzi zuten zelaian eta, azken segunduetan lorturiko 2+1eko bati esker, donostiarrak garaipena eraman zuten 41-42. Azken jaurtiketa libre hori eta gero, naparrek bi aukera eduki zituzten partidua irabazteko baina ez zuten saskiratu.

Bukatzeko, JACOBEO ALBERITE eta MECALASER UNIBASKET-en artean, kanpoko taldea jaun eta jabe izan zen bigarren laurdenetik aurrera eta 50-89 irabazi zuten. Garaipen garrantzitsua lortu zuten goraka egiten hasteko eta jetsiera postuak atzean uzteko. Etxekoak bere partetik porroten dinamikari amaiera jartzen saiatuko dira hurrengo astetik aurrera.

SAILKAPENA:

 

MUTILEN BIGARREN MAILA

Jardunaldia ORDIZIA K.E. eta BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-ren artean non kanpoko taldeak funtsezko garaipena lortu zuen maila mantentzeko helburuarekin. Hasieratik gehiago izanda, partiduaren pixua eraman zuten une oro 59-77 irabaziz. Gainera, aberajea berreskuratzen dute, sailkapenean berdinduta daudela.

PADURA-k ERROIBIDE IRUN hartu zuen etxean eta, 82-39 emaitzarekin, talde gipuzkoarra jetsierara eramaten du. Hasieratik indartsu egon zen etxeko taldea eta erasoan oso fin egonda, bigarren garaipen jarraia gehitu zuen, Final 4 postuetara gerturatuz.

AXA AMURRIO A-k ere ezin izan zuen BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ren aurka nahiz eta hasiera hobea eduki, eta atsedenaldira berdinketarekin iritsiz. Bizkaitarren hirukoek azkenean mina egin zuten, eta garaipena Zornotzara joan zen 67-83.

EASO GIPUZKOA BASKET-ek garaipen berri bat gehitu zeun ARABERRI BASKET CLUB-en aurka eta, 4 jardunaldiren faltan, igoera zuzena lortzeko pauso batera gelditzen dira. Partidu oso parekatu batean, non donostiarrek izerdi asko bota behar izan zuten gauzak oso ondo egin zituen talde baten aurka, azkenean 78-70 irabazi zuten.

ASKARTZA CLARET-ek ere asko sudritutako partidu bat irabazi zuen SAN PRUDENCIO-ren aurka non, lehenengo hiru laurdenetan, gasteizatarrak finago egon ziren eta azken partzialera 8 gora sartu ziren. Azkenean eta 16-4ko partzial batekin, garaipena etxean geratu zen, 54-50.

HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren artean, partiduak gorabehera asko eduki zituen etxekoen hasiera hobe batekin baina, bigarren laurdenetik aurrera, azpeitiarrak kontrola hartu zuten eta nahiz eta errebotean asko sufritu, 59-67 irabazi zuten.

Amaitzeko, SORALUCE BKE eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k ere lehia zugarria izan zuten partidu arraro batean. Bilbotarrak hasiera hobea eduki zuten baina, atsedenaldira 3 puntuko aldearekin, hirugarren laurdenean etxekoak 11 gora jarri ziren. Azken laurdenean eta 6 hirukoez lagunduta, bilbotarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten 75-82 irabaziz.

SAILKAPENA:

 

NESKEN LEHENENGO MAILA

LA SALLE VERSIA-k eta ABN-k zabaldu zuten jardunaldia bilbotarren emanaldi batekin talde naparrari maila mantentzeko aukera gutxirekin utziz. Mikel Garcia-ren neskak hiruko marratik edukiko portzentaiez lagunduta, 89-36 irabazi zuten 5º postuan kokatuz 3 partiduren faltan.

NAVARRO VILLOSLADA-k ere funtsezko garaipena lortu zuen TABIRAKO BAQUE-ren aurka, maila mantentzeko aurrera pauso izugarria emanez. Lehenengo zati estu baten ostean, azken laurdenean etxeko taldeak beste martxa bat jarri zuen eta partzial on bati esker 55-43 irabaztea lortu zuten.

MESPLET TRUCKS UNIBASKET-ek 4.en garaipen jarraia lortu zuen SAN IGNACIO PREMO-ren aurka, 73-63, eta nahiz eta Final 4-era sailkatzeko aukerak oso murritzak izan, sentsazio oso onak uzten ari dira azken zati honetan. Talde naparrak 3º postua galtzen du eta ezingo du gehiago barkatu postu gehiago galdu ez nahi baditu.

LOINTEK GERNIKA-k jardunaldiko ezustekoa eman zuen IBAETA BASKET EASO-ri 73-72 irabazi eta gero. Partiduan gorabehera asko egon ziren baina, azken minutuan, etxekoak 6 gora jartzea lortu zuten. Azken minutu horretan gipuzkoarrak 3 hiruko sartu zituzten baina, bizkaitarrek 6 jaurtiketa libretik 6 sartuz, irabaztea lortu zuten.

Donostiarren porrotarekin eta, ARASKI-ren garaipenarekin 78-70 UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka, talde Gasteiztarrak ia lehenengo postua ziurtatuta uzten du. Bilbotarrak partidu oso fina egin zuten baina, Arrate Agirre-k erabaki zuen partidua irabazi nahi zuela eta hala egin zuen, 33 puntu sartuz 5 hirukorekin.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ZORNOTZA ST-ren artean, etxekoak pixkanaka partiduaren pixua hartzen joan ziren 77-53 irabazi arte. Iñaki Ogara-ren taldeak 3º postua berreskuratzen du eta, partidu gutxiren faltan, sentsazio onak berreskuratzen ditu.

Azkenik, AFILADOS GASTEIZ ARABA-k ezin izan zuen ASKARTZA CLARET-en aurka, 31-58 emaitzarekin. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren eta garaipen honekin, aurrera pauso haundia ematen dute maila mantentzeko. Arabarrak orain dela jardunaldi batzuk jetsi ziren mailaz.

Gogoratu LOIOLA INDAUTXU-k Kopa irabazteagatik Final 4-erako tokia duela, beraz, 5º sailkatuak oraintxe bertan ez luke Final 4-a jolastuko.

SAILKAPENA:

 

MUTILEN LEHENENGO MAILA

GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta NAVASKET-en arteko partidua, xehetasun txikiengatik erabaki zen bukaeran kanpokoen alde, 71-78. Mike Ebere-n mutilak iada mailaz jetsi dira baina, naparrentzako partidu garrantzitsua zen jetsiera postu hoietatik aldentzeko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k ere beharrezko garaipena lortu zuen LA SALLE VERSIA-ren aurka hasieratik partiduaren kontrola eramanez eta erasoan oso fin egonez, 67-52. Emaitza honekin sailkapena oso estu jartzen da eta oraindik edozer gauza gertatu daiteke.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k fin jarraitzen du eta, sekulako emanaldia emanez, AISLA ARMETI IBAIZABAL-en gainetik pasa zen 85-51. Dinamika ezin hobean iristen da talde bilbotarra eta, lidergotza partekatzen jarraituko du beste aste batez.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO eta ULACIA ZKE-k sekulako lehia eduki zuten sailkapeneko beheko postuetan eta zarauztarrak, nahiz eta oraindik jetsiera postuetan egon, funtsezko garaipena lortu zuten maila mantentzeko helburu hori gertuago ikusteko, 67-69.

EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-k garaipenaren senda berreskuratzen du 8 porrot jarraiei amaiera jarriz, ATLETICO SAN SEBASTIAN-i 89-77 irabazi eta gero. Talde gasteiztarrak arnasa hartzen du garaipen honekin eta maila mantentzeko aurrera pauso haundia ematen dute. Donostiarrak aldiz 5º jartzeko aukera galdu zuten.

VALLE DE EGÜES eta LEIOA SBT-ren artean, naparrek garaipen sendoa lortu zuten, 80-49, eta goiko taldeen porroten zai jarraitzen du, igoera zuzena eskuratu ahal izateko. Bizkaitarrak aldiz 3.en porrot jarraia gehitu zuten eta honekin 10º postuan daude.

Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE eta MEGACALZADO ARDOI-ren arteko jardunaldiko partiduan, etxekoak lider jartzen dien izugarrizko garaipena lortu zuten, 74-68. Partidu berezia izan zen Ivan Saez de Cortazar-ri omenaldia egin baitzioten eta, horrekin batera, garaipena dedikatu.

SAILKAPENA: