Nesken Bigarren Liga eta EBA maila amaitu dira asteburu honetan. Play Off garaia iritsi da!

NESKEN LEHEN LIGA

IDK EUSKOTREN-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE-ren etxean, partidu oso serioa eginez eta hasieratik mendeartuz, 52-89. Bere esku dago Play Off-era sailkatzea jardunaldi baten faltan.

LOINTEK GERNIKA-k bere partetik ere etxeko lanak ondo egin zituen CELTA ZORKA RECALVI-ren aurka 73-64 irabaziz, baina momentu honetan 9º postuan dago eta liderraren etxean irabazi beharrean dago hurrengo fasera sailkatu ahal izateko.

Azkenik, KUTXABANK ARASKI-k ezin izan zuen jokoan asko zuen SPAR GRAN CANARIA haundi baten aurka, 83-59, eta denboraldia garaipen batekin amaitu nahiko du bere zaleen aurrean.

 

NESKEN BIGARREN LIGA

AUSARTA BARAKALDO-k denboraldi ezinhobea egin du partidu guztiak irabaziz eta, igoerarako faborito nagusi bezela azaltzen da. Azkeneko partiduan FUSTECMA NBF CASTELLO-ren etxean irabazi zuten azken laurden itzel bati esker, 55-63.

DOMUSA TEKNIK ISB ere igoera fase horretan egongo da 3º sailkatu bezela eta azken jardunaldian BALONCESTO SEVILLA FEMENINO-ren aurka 65-59 irabazi zuten. Denboraldi aparta Luis Agirre-ren neskak egindakoa eta orain igoera lortzen saiatuko dira.

Bukatzeko, IBAIZABAL-ek denboraldiko azken partidua gogoekin hartu zuen nahiz eta denboraldiko helburu nagusia lortuta egon. Partidu ona egin zuten ROBLES FORÇA LLEIDA-ren etxean eta xehetasun txikiengatik ez zuten garaipena lortu, 63-59. Denboraldi gorabeheratsua Galdakaoko neskena baina maila haundikoa.

ACB MAILA

BILBAO BASKET-ek LENOVO TENERIFE-ren etxean galdu zuen atsedenaldira 4 gora sartu eta gero. Bigarren zatian Kanariar Uharteko taldea gehiago izan zen eta 101-84 irabazi zuen. Porrot honekin oso zail jartzen zaie Play Off-etara sartzeko aukera.

BASKONIA-k aldiz asko sufrituta baina garaipena lortu zuen etxean BREOGAN-en aurka, 76-74. Markus Howard azaldu zen berriro ere azken laurdenean emaitzari buelta emateko eta garaipena eskuratzeko. Play Off-etatik kanpo jarraitzen dute baina soilik partidu batera.

 

URREZKO LEB MAILA

GUUK GIPUZKOA BASKET-ek ezin izan zuen MOVISTAR ESTUDIANTES-en etxean irabazi, bigarren laurden txar batez eragotzita. Hala ere, azken momentura arte saiatu ziren eta, azkenean, 90-81 galdu zuten. Sailkapenean 6º postura jeisten dira baina, jakitun, 2º postua partidu batera dagoela.

ZILARREZKO LEB MAILA

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-k emaitza oso positiboa lortu zuen MADERAS SORLI BENICARLO-ren etxean, nahiz eta 65-64 galdu. Partidua une oro oso parekatuta egon zen eta, orain, etxean zaleen bultzadaz lagunduta, kanporaketa irabazten saiatuko dira.

 

EBA MAILA

Lehenik eta behin BILBAO BASKET FUNDAZIOA zoriondu nahi dugu Liga Faseko Txapeldun izateagatik eta orain mailaz igotzeko borrokatuko dute. Azken partidu honetan SANTURTZI SK-ren aurka irabazi zuten 56-75, hasieratik kontrolatutako partidu batean. Etxeko taldea hurrengo urtean Mutilen Lehen Mailan egongo da, berriro ere EBA-ra igotzeko borrokan.

BASKONIA bere partetik 3º bezela amaitu du sailkapenean GRUPO DE SANTIAGO-ren aurka partidu borobila egin ostean, 99-66. Denboraldi bikaina talde gasteiztarrarena, nahiz eta igoeraren helburua ez lortu.

REDLINE MEKANIKA TAKE eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek ez zuten ezer jokoan, tolosarrak mailaz jetsi ziren orain dela jardunaldi batzuk eta, donostiarrak aldiz, kontrakoa, maila mantendu. Hala ere, bi taldeek partidu ederra utzi zuten 70-65eko emaitzarekin etxekoen alde, Lander Lasa-ren agurrean. Jokalari tolosarrak amaitutzat ematen du bere ibilibide saskibaloi jokalari bezela eta orain, harmailetatik animatzen jarraituko du.

ULACIA ZKE-k ezin izan zuen garaipenarekin itxi denboraldi bikain bat GRUPO INMAPA FILIPENSES-en azken laurden itzel baten ondorioz, 76-67. Talde zarauztarra talde igo berri bezela hasi zuen denboraldia eta, jarritako helburu nagusia soberan lortu du.

Bukatzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta GETXO SASKIBALOI TALDEA-ren arteko Euskal Derbian, talde bizkaitarrak denboraldia ezinhobe ixten du 72-106 emaitzarekin. Bi taldeek denboraldi aparta egin dute eta hurrengo denboraldian elkarren aurka egingo dute berriro.

ARGAZKIAK: MIKEL DE LAS HERAS