Euskadiko Saskibaloi Federazioak Kanpus bat antolatuko du 2013.en urtean jaiotako jokalarientzat (minibasket maila 2024/2025 denboraldian).

Emakumezkoen Kanpusa uztailaren 10etik (bazkaldu eta gero) uztailaren 14ra (bazkaldu aurretik) ospatuko da.

Gizonezkoen Kanpusa uztailaren 14tik (bazkaldu eta gero) uztailaren 18ra (bazkaldu aurretik) ospatuko da.

Kanpusak Euskadiko Saskibaloi Federazioko eta esperientzia haundiko teknikariek zuzenduko dituzte.

Kanpusaren kostua 370,00 eurokoa da parte hartzaile bakoitzeko, mantenu osoko egonaldiarekin, entrenamendurako bi ekipazio (kamiseta eta galtzak) eta beroketarako hiru kamiseta barne.

KONTU KORRONTEA: ES40 0182 5827 3402 0000 3687 (BBVA)

Mesedez, bidali baieztapena 2024/05/03 baino lehen, plazak 40 parte-hartzailera mugatzen baitira. 2024/05/07an zozketa egingo da.

Izen-ematea baieztatzeko, honekin batera doan formularioa bidali behar dute posta elektronikoz, banku-sarreraren ordainagiriarekin batera, inskripzio-orri horretan agertzen den kontu-zenbakira, eta baimena, berriz, administracion@basketbasko.com helbidera.

Inskripzio Formularioa

Minibasket Neskak Baimena

Minibasket Mutilak Baimena

Zozketa egin ondoren, sarituak izan ez diren pertsonei dirua itzuliko zaie.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Euskadiko Saskibaloi Federazioarekin 944735198 telefonora deituz.