Bilbao Basket Fundazioa Zilarrezko Leb Mailara igotzeko atean geratu da.
Mikel Torre-ren taldea, denboraldiari ezin izan dio amaiera bikaina eman eta igoera lortzeko oso gertu geratu da.
Pasa den ostegunean hasi zuen igoera fasea Lliri-an COTO CORDOBA CB-ren aurka. Partidu oso gogorra izan zen eta oso parekatsua lehenengo zatian. Bigarrenean aldiz, andaluziarrak martxa bat gehiago ipini zuten eta 68-51 irabazi zuten.
Ostiralean bigarren jardunaldia jolastu zuten ANAGAN EL OLIVAR-en aurka. Hasiera izugarria eduki zuten gureek 10-26ko partzial batekin baina, Zaragozako taldeak azkar erreakzionatu zuen eta azken laurdenera partidua 3 puntuko aldearekin joan zen. Bertan, beltzekoak finago egon ziren 63-72 irabaziz eta lehenengo garaipena lortuz.
Larunbatean multzoko faseko azken partidua jolastu zuten eta, jakinda lehenengo postua ezinezkoa zela, bigarrenaren bila atera ziren. Aurrean MOVISTAR ESTUDIANTES, talde oso indartsua eta, espero bezela, lehenengo zatian partidua oso estu egon zen, 2 puntuko aldearekin iritsiz atsedenaldira. Hirugarren laurdenean, bilbotarrak energia ezberdin batekin sartu ziren eta, azken laurdenean mantentzea lortu zuten alde txiki bat lortu zuten, 75-66 irabaziz.
Garaipen honekin 2ยบ postuan geratzen ziren eta, honekin, mailaz igotzeko azkeneko aukera bat.
Aukera hori igandean izan zen, SOL GIRONES BISBAL BASQUE-ten aurka, non, hasiera txar bat eta gero, 9-24ko partzial batekin, bilbotarrak partiduaren kontrola hartu zuten bigarren eta hirugarren laurdenetan, 21-9 eta 16-9ko partzialekin hurrenez hurren. Azken laurdenean, kataluniarrak esnatu egin ziren eta partzial izugarri bat eginez, garaipena eraman zuten, 55-63.
Beraz, emaitza horrekin, igoerarik gabe gelditzen dira bilbotarrak, denboraldi itzel baten ondoren. Pena haundiz baina, lana oso ondo egin dutenaren sentsazioaz eta, lortu dutenaz oso harro.
Hurrengo urtean izango da!