4 taldek borrokatuko dute asteburu honetan Zorroza Kiroldegian mailako bigarren igoera.

Larunbat arratsaldean hasiko da saskibaloi festa GRAFICAS JUARISTI ZKE eta UNSAIN GRUPO LAGUNAK-en artean. Aurten bi aldiz jolastu dute elkarren kontra eta bakoitzak garaipena lortu du etxeko partiduan, alde oso gutxirekin. Oraingoan etxetik kanpo jolastuko dute eta, ikusita nolakoak izan diren aurreko partiduak, edozer gauza gerta daiteke.

18:ooetan, bigarren final-erdia jolastuko da, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta ANDAMIOS DUAR LICEO MONJARDIN-en artean. Ligan etxekoak erraz gailendu dira bi partiduetan baina, oraingoan, final-erdi bat da eta, naparrek finalera iristeko aukera hori aprobetxatu nahiko dute.

Finala igandean izango da 12:00etan. Irabazlea IZ4 HONDARRIBIA-rekin batera igoko da Nesken 1º Mailara.

ZORTE ON GUZTIOI!