Easo Ibaeta Basket eta Bilbao Basket Fundazioa bilakatu ziren Euskadiko Txapeldun bezela.

Larunbatean Beasaingo Antzizar Kiroldegiak hartu zuen Euskadiko U17 3×3 Txapelketa.

Goizean, neskak jolastu zuten, 4 taldeko bi multzotan nahastuta, A eta B. Multzo bakoitzeko lehen biak final-erdietara sailkatzen ziren.

A multzoan, PAULES, GOIERRI MEIO, ZORNOTZA ST eta C.B. ARABA, danak danan aurka jolastu zuten. Arabarrak geratu ziren lehenak, 3 partiduak irabazita. Zornotzarrak aldiz, bigarren, azkeneko partiduan Gasteiztarren aurka 14-11 galduz partidu eder baten ostean. Urretxuarrak 3º sailkatu ziren eta Paules-ekoak 4º.

B multzoan aldiz, FUNDACION BASKONIA, EASO IBAETA BASKET, BERA BERA eta LOINTEK GERNIKA egon ziren. Kasu honetan, Bera Bera gelditu zen lider bezela 3 partiduak irabaziz eta Easotarrak 2º, nahiz eta galtzen hasi Donostiar derbian. Gasteiztarrak 3º izan ziren eta Gernikarrak, Ane Iturrioz-en lesioaz oztopatuta, 4º.

Final-erdiak C.B. ARABA vs EASO IBAETA BASKET eta BERA BERA vs ZORNOTZA ST izan ziren. Bi partiduak oso antzekoak non, bi talde donostiarrak nagusi izanda, emaitza berdinarekin irabazi zuten, 12-21 eta 21-12.

Finala oso parekatsua izan zen non, bi minuturen faltan Easoko taldeak azkeneko minutuetan 5-6 puntuko aldea lortu zuen. Hala ere, Bera Bera-k azken segundura arte borrokatzen jarraitu zuen puntu batera jarriz. Azkenean, 14-13 eta EASO IBAETA BASKET Euskadiko Txapeldun.

Arratsaldean mutilen txanda izan zen, nesken formatu berdinean.

A multzoan JOTAKE, FUNDACION BASKONIA, IBAIZABAL eta EASO GIPUZKOA BASKET, non, gorri-urdinak geratu ziren 1º. Bizkaitarrak lortu zuten 2º postua, JOTAKE eta EASO-ri irabazteari esker eta, beste bien artean, arabarrak irabazi zuten 18-19 sekulako partidu batean 3º izateko. Donostiarrak 4º.

B multzoan, BILBAO BASKET FUNDAZIOA, ZAST ZARAUTZ, ARABERRI BASKET CLUB eta BARAKALDO BASKET-en artean, bilbotarrak izugarrizko arrakasta eduki zuten hiru partiduetan 21 puntura iritsiz eta 1º bukatuz. Beste hiruen artean, dena oso estu egon zen eta azkenean Zarauztarrak izan ziren 2º, Barakaldokoak 3º, eta Gasteiztarrak 4º.

Final-erdiak FUNDACION BASKONIA vs ZAST ZARAUTZ eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA vs IBAIZABAL izan ziren. Lehenengoan, Gasteiztarrak erraz garaitu zuten talde Gipuzkoarra eta, bigarrengoan, bilbotarrak irabazi zuten 2-ko bati esker infartuzko amaiera batean, 22-19.

Finalean, bilbotarrak hasieratik aurretik jarri ziren eta ez zieten uko egin abantailari 13-21 irabazi arte, final oso lehiatu baten ostean. BILBAO BASKET FUNDAZIOA beraz, Euskadiko Txapeldun.

Aipatzekoa da 4 finalistak, EASO IBAETA BASKET, BERA BERA, BILBAO BASKET eta BASKONIA, Espainiako U17 3×3 Txapelketa jolasteko txartela lortu dutela eta, Espainiako Txapeldun izateko borrokatuko dutela. Gainera, Easok aurreko urtean lortu zuen txapela defendatzeko aukera edukiko du.