Euskal Mutilen U20 selekzioa Bratislava-ra bidaiatuko du Eslovakia-ren aurka jolasteko hurrengo Uztailaren 3an.
Partiduak Uztailak 5ean 20:30etan eta 6ean 16:00etan jolastuko dira Bratislava bertako HANT ARENA-n. Itzulera Uztailak 7an egingo dute.
Bere prestakuntzaren parte, Beasaingo Antzizar Kiroldegian egiten ari dira, gaur lehenengo entrenamendua eginez arratsaldeko 18:00etan, bihar, 12:30etan, eta Uztailak 1ean 18:00etan.
Hortaz aparte, gaur izan da ekitaldi honen aurkezpena Beasaingo Udaletxean, Gorka Iturriaga (Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera fisikoaren zuzendaria), Joxemari Arrospide (BKL klubeko zuzendaria), Leire Artola (Beasaingo alkatea), Mikel Odriozola (u20-ko hautatzailea), Angel Gurrutxaga (Euskal Kirol Federazioen Batasuneko zuzendaria) eta Luis Maria Sautu-rekin (Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria).
Prentsaurreko honetan, hizlariek maila haundiko saskibaloia ikusteko aukera ederra dela azpimarratu dute. Bestalde, bai hautatzaileak eta baita zuzendari guztiek ere, eskerrak eman dizkiete Beasaingo Udalari eta BKL klubari momentu oro eskeinitako erraztasun guziengatik.