Opor luze batzuk eta gero, hasi da festa Kadete eta Junior Mailetan.

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA da mailako lehen liderra LA SALLE BILBAO-ri 63-37 irabazi ostean. Gernikarrak hasieratik finago ibili ziren eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren lehen garaipena lortzeko.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k ere lehen garaipena lortu zuen azken laurden sendo bati esker, URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka. Partidua oso berdinduta egon zen azken 10 minutuetara arte non, Donostiarrak martxa bat gehiago sartu zuten 67-44 irabaziz.

ZAST GAP ZKE eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren arteko lehian, lehen zatia oso estu egon zen 3 puntuko aldearekin bien artean baina, Ordiziarren hirugarren laurden serio bat eta gero 4-28ko partzial batekin, neurketa irabaztea lortu zuten. Azkenean 55-67.

Azkenik, arabar derbian, ASEVI ARASKI eta FSGROUPE ARABA-ren artean, berdekoak gehiago izan ziren partidu oso parekatsu batean 50-40 irabaziz. Hirugarren laurdena klabe izan zen 13-6ko partzial batekin etxekoentzako.

KADETE MUTILAK

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE da lehenengo liderra KREAN OINTXE!-ri 91-46 irabazi eta gero. Donostiarrak oso fin egon ziren une oro irabazteko aukerarik eman gabe Arrasatekoentzat.

BASKONIA A-k ere EFIK ISB-ren etxean irabazi zuen 56-83ko emaitzarekin. Nahiz eta aldea nabarmena izan, Azpeitiarrak oso ondo lehiatu zuten eta ez zieten gauzak erraz jarri Gasteiztarrei.

TABIRAKO BAQUE eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko Bizkaitar derbian, bilbotarrak gehiago izan ziren 49-84 irabaziz. Etxekoak saiatu egin ziren baina ezin izan zuten kanpokoen eraginkortasunarekin.

Jardunaldiko partidurik berdinduena, ATLETICO SN SN eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean izan zen, 72-78 emaitzarekin. Bizkaitarrak hobeto sartu ziren neurketara 12-27ko partzial batekin lehenengo laurdenean baina, bigarren zatian, Donostiarrak esnatu egin ziren eta ia emaitzari buelta ematea lortu zuten.

JUNIOR NESKAK

Junior nesketan, garbi geratu da dena oso berdinduta dagoela eta Euskadiko Txapeldun izatea oso garesti egongo dela talde guztientzat.

Neurketa oso parekatsuak bizi izan genituen orokorrean, EUROMEX ARASKI eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren arteko partidutik hasita non, nahiz eta 54-80ko emaitzarekin amaitu, azken laurdenera berdinduta sartu ziren bi taldeak. Azken 10 minutuetan Donostiarrak sekulako emanaldia eman zuten 4-30eko partzialarekin.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k ere garaipena lortu zuen FUNDIBIDE ISB-ren aurka 48-44. Partidua oso estu egon zen hasieratik, nahiz eta Gasteiztarrak atsedenaldira 10 gora joan. Bigarren zatian Azkoitiarrak gauzak oso ondo egin zituzten baina etxekoak garaipenari eustea lortu zuten.

BARAKALDO BALONCESTO eta LOINTEK GERNIKA-k ere partidu ederra jolastu zuten hartu-eman itzelarekin azken 3 minutuetara berdinketarekin iritsiz. Azken minutu horietan Aroa Gomez oso fin egon zen eta 6 puntu sartuz etxekoei garaipena ematea lortu zuen 54-50.

Amaitzeko ZAST KURAYE ZKE-k 41-39 irabazi zion LOIOLA INDAUTXU 08-ri Martina Garcia-ren saskiratze bati esker. Jardunaldi guztia bezela, partidu hau ere oso parekatuta egon zen une oro eta azken minutuan erabaki zen etxekoen alde.

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k 48-104 irabaztea lortu zuen ARABERRI BASKET CLUB-en etxean denboraldiko lehen partiduan, mailako lider jartzeko. Iada lehenengo partidutik erakutsi dute erasoan arma asko dituztela aurkariei miƱa egiteko.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere LOIOLA INDAUTXU 07-ren etxean 60-112 irabazi zuen sekulako emanaldi batean. Manu Moreno-ren taldea ederki hasi da ligan bigarren jartzeko sailkapenean.

EASO BASKET CROMOVA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean, lehia berdintsuago egon zen Donostiarren garaipenarekin 66-54. Orokorrean bi taldeak ondo ibili ziren nahiz eta oraindik beraien bertsio onenetik urruti egon.

Bukatzeko, AXA AMURRIO-k debut oso ona eduki zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK-ren etxean, 62-89 irabaziz. Arabarrak oso ondo egon ziren hasieratik aukerarik eman gabe etxeko taldeari.