Senior Mailetako Liga guztiak martxan jarri ziren aurreko asteburuan.

NESKEN LEHENENGO MAILA

EUSKOFRIZ ASKARTZA eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko lehian etxekoak 60-40 irabazi zuten gehiago izan ziren partidu batean. Ane Argiarro 22 punturekin izan zen jokalari onena.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta LA SALLE VERSIA-ren artean hasiera oso parekatsua izan zen baina bigarren laurdenetik aurrera Gasteiztarrak neurketaren erritmoa hartu zuten 74-53 irabaziz. Hirukoek protagonismo handia eduki zuten partidu guztian zehar.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta ZORNOTZA ST-ren lehia oso interesgarria izan zen etxekoen garaipenarekin 67-62. Partiduan zehar gorabehera asko egon ziren bi taldeek irabazteko aukerak edukiz. Azkeneko laurdenean Bilbotarrak finago egon ziren eta garaipena etxean geratu zen.

IZ4 HONDARRIBIA-k hasiera oso ona eduki zuen NAJERA TURISMO-ren etxean 48-66 irabaziz. Oscar Sotomayor-en neskak hobeak izan ziren orokorrean eta talde sendo bat bezela aurkeztu dira Kopako final-erdietara sailkatuaz gain mailako lehen partidua irabaziz.

SAN IGNACIO PREMO eta UNIBASKET LOGROÑO-ren arteko lehian, errioxarrak hobeak izan ziren lehenengo hiru laurdenetan, 11 gora sartuz azken laurdenera baina, bertan, naparrak esnatu egin ziren eta 31-5eko partzialarekin, partiduari buelta ematea lortu zuten eta 74-59 irabazi zuten.

EASO IBAETA BASKET eta NAVARRO VILLOSLADA-k partidu oso bizia jolastu zuten hartu-eman itzelarekin lehenengo zatian. Atsedena eta gero, Donostiarrak martxa bat gehiago sartu zuten eta errebotea menderatuz, 59-49 irabazi zuten.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta TABIRAKO BAQUE-k itxi zuten jardunaldia etxekoen garaipenarekin 64-61. Azken hauek orokorrean finago ibili ziren partidu guztian zehar baina, Durangoarrak azken laurden sendo batekin ia emaitzari buelta ematea lortu zuten.

MUTILEN LEHENENGO MAILA

DISDIRA BITXITEGIA ISB eta EASO BASKET TURDUS.WINE-en arteko Gipuzkoar derbian Donostiarrak 72-90 gailendu ziren. Bigarren laurdena klabe izan zen azken hauentzako 17-29ko partzial batekin, emaitza kontrolatuz hortik aurrera.

AGUERRI LARRAONA CLARET eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k sekulako ikuskizuna eman zuten 89-80ko emaitzarekin etxekoentzako. Arrasatearrak 13 hiruko sartu zituzten baina ezin izan zuten naparren erasoko eraginkortasunaren aurka.

ASKARTZA CLARET eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k infartuzko partidua jolastu zuten azken hauen garaipenarekin 61-63. Partidua une oro oso parekatsu egon zen baina azken orduko hiruko batek kanpokoei garaipena eman zien.

NAVASKET eta SANTURTZI SK-ren artean ere lehia oso estu egon zen azken minutuan erabakiz etxekoen alde, 81-79. Bi taldeek merituak egin zituzten irabazteko baina azkenean xehetasun txikiengatik naparrek eraman zuten garaipena.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean, kanpokoak finago egon ziren amaieran 52-63 irabaziz. Oraingoan naparrek eraman dute lehia baina Donostiarrak ere sailkapenean goran egoteko faborito dira.

LA SALLE VERSIA-k aurreko urtean edukiko lesio guztiak alde batera utzi ditu eta aurten liga era ezinhobean hasi du HYDROPYC URGATZI-ri 66-59 irabazi eta gero. Hala ere, atsedenera Gasteiztarrak 14 gora joan ziren eta bigarren zatian emaitzari buelta eman beharra izan zioten.

Azkenik AISLA ARMETI IBAIZABAL eta LEIOA SBT-ren arteko partiduan, etxekoak 69-59 irabaztea lortu zuten. Partidua orokorrean nahiko parekatsu egon zen baina bigarren laurdeneko partzial on bati esker garaipena etxean geratu zen.