Asteburu honetan jokatuko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldeetatik Euskal Ligara igo diren taldeen sailkapen faseak.

Urtero bezela, Kadete eta Junior Euskal Ligen lehenengo fasea amaitutakoan, bi multzo sortzen dira, A1-a eta A2-a. Lehenengo bostak A1-era doaz zuzenean, seigarrenak sailkapen fasea jokatzen du eta azkeneko biak A2-ra jeisten dira.

Bigarren fasean beraz, A1-a 6 taldeek osatuko dute, lehenengo faseko lehenengo bostak gehi sailkapen fasea irabazten duen taldeak.

Sailkapen fase hau lurralde bakoitzeko ligako lehen sailkatuek eta Euskal Ligako lehenengo faseko seigarren sailkatuek jokatuko dute Final 4 formatuan. Txapelduna A1-ean sartuko da eta beste hirurak A2-ra joango dira lurralde bakoitzeko ligako bigarren talde onenekin gehi Euskal Ligako lehenengo faseko azken bi sailkatuekin, 8 taldetako liga bat sortuz.

Kadete Nesketan BASKONIA izan da onena Arabatik, BARAKALDO BALONCESTO Bizkaiatik eta EASO BASKET GAMMA Gipuzkoatik. 3 talde hauek sailkapen faseko Final 4a jokatuko dute DINNTECO ARABA-rekin batera A1-era sartzeko ilusioarekin.

Kadete Mutiletan aldiz, ANOGA ARABERRI Arabatik, ANTIGUA LUBERRI Gipuzkoatik eta LOIOLA INDAUTXU 09 Bizkaiatik, ATLETICO SN SN seigarren sailkatuarekin batera.

Junior Nesketan BASKONIA eta BERA BERA-k jokatuko dute lehen final-erdia eta TABIRAKO BAQUE-k jasoko du seigarren sailkatua, FUNDIBIDE ISB.

Azkenik, Junior Mutiletan ORDIZIA ORKLI-k seigarren geratu den ARABERRI BASKET CLUB-aren aurka jokatuko du final-erdi batean eta bestean BASKONIA B eta BARAKALDO BALONCESTO arituko dira.

Nahiz eta garbi ez eduki zeintzuk izan daitezkeen faboritoak liga guztiak oso ezberdinak direlako, Euskal Ligan egon diren taldeek abantail txikia eduki dezakete erritmo handiago batera ohituta daudelako. Hala ere Final 4 guztietan bezela edozer gauza gerta daiteke eta horregatik asteburu zirraragarria espero da.

Bigarren fasean A1-ean dauden taldeak Euskadiko Txapeldun izateko borrokatuko dute jakinda hurrengo denboraldiari begira Euskal Ligan jarraituko dutela. A2-koak aldiz Euskal Ligan jarraitzeko borrokatuko dute lehenengo bi postuen bila.