Azkenean, erabakita geratu dira Espainiako Txapelketan Euskadi ordezkatuko duten 12 neskak eta 12 mutilak.

Prozesu luze baten ondoren non lan asko egin den, gure hautatzaileek erabaki oso zaila hartu behar izan dute azkeneko jokalariak kanpoan utziz.

Nahiz eta azkenean 12 bakarrik izan Txapelketa jokatzen dutenak, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu aurre-selekzioan egon diren jokalari guztiei egindako esfortzuarengatik eta erakutsitako konpromezuarengatik.

Bestalde, prestakuntza aurrera doa eta igande honetan saio berri bat edukiko dute gure txikiek Debako Kiroldegian 10:00etatik 12:00etara.

Beti bezala entrenamendua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira eta bi koloretako kamixetak eraman, bat txuria eta bestea iluna.