Bigarren itzuliak hasiko dira asteburu honetan Kadete eta Junior Mailetako A1 multzoetan.

KADETE NESKAK

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k eta BASKONIA-k zabalduko dute jardunaldia bihar goizeko 10:15etan. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean beraz beharrezkoa dute irabaztea denboraldi amaierako Final 4ean sartzeko.

LA SALLE BILBAO-k azken sailkatua jasoko du, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA, La Salle Ikastetxean. Ordiziarrak nahiz eta partidurik ez irabazi fase honetan, maila handiko jokalariak dituzte eta oso zail jarriko diete Bilbotarrei.

LOINTEK GERNIKA-k eta ASEVI ARASKI-k itxiko dute A1 multzoa Maloste Kiroldegian. Bigarren eta hirugarren postuetan daude biak hurrenez hurren beraz neurketa oso garrantzitsua izan daiteke etorkizunera begira. Gernikarrak 20 gora egin zuten lehenengo itzulian.

A2 multzoan seigarren jardunaldia jokatuko da TABIRAKO BAQUE eta OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA lehiarekin hasiz. Lehenengo aldia da bi talde hauek elkarren kontra egingo dutena beraz ez dago oso garbi zer gertatuko den. Neurketa oso interesgarria izango da.

ZAST GAP ZKE-k bere partetik AXA AMURRIO taldea jasoko du porroten bolada txarrari amaiera jartzeko intentzioarekin. Aurrean azkeneko lau partiduak irabazi duen eta bigarren postuan dagoen arerio oso zaila edukiko du.

BARAKALDO BALONCESTO eta URRATEGI BARNE DISEINUA-k ere neurketa oso interesgarria jokatuko dute bihar arratsaldean. Azkoitiarrak garaitu gabe daude fase honetan eta baina oraingoan irteera zaila dute gauza oso ondo egiten ari den talde baten aurka.

Bukatzeko DINNTECO ARABA-k eta EASO BASKET GAMMA-k jokatuko dute igande eguerdian. Arabarrak dinamika oso onean daude eta berdin jarraitu nahi dute azkeneko neurketan lehenengo garaipena lortu zuen arerio baten aurka. Nahiz eta Gasteiztarrak faborito izan Donostiarrek gogor borrokatuko dute.

KADETE MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta TABIRAKO BAQUE-k jokatuko dute lehenengo Artxanda Kiroldegian. Bilbotarrak azkeneko porrotaz ahaztu eta sentsazio onak berreskuratzen saiatuko dura Bizkaitar derbi interesgarri batean.

LOIOLA INDAUTXU-k bere partetik lehen garaipena lortu zuen azkeneko jardunaldian eta bigarrena jarraian lortu nahi du EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren aurka. Donostiarrentzako garaipen klabea izan daiteke hirugarren postuan finkatzeko.

BASKONIA A-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k itxiko dute multzo honetako jardunaldia bihar arratsaldean. A priori Gasteiztarrak dira faborito baina Barakaldokoak ezustean harrapatzen saiatuko dira bigarren garaipen bat lortzeko.

A2 multzoan KREAN OINTXE!-k eta ANOGA ARABERRI-k jokatuko dute lehenengo Iturripe Kiroldegian. Arrasatekoak froga oso zaila dute aurrean oraindik galdu ez duen talde baten aurka baina etxean jokatzen dutela aprobetxatuz denboradiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.

ATLETICO SN SN eta BASKONIA AZUL-en arteko lehia oso zirraragarria espero da. Donostiarrak oraindik ez dute neurketarik galdu baina aurrean talde oso sendoa edukiko dute Euskal Ligan jarraitzeko gogo askorekin. Gasteiztarrentzako azkeneko aukera izan daiteke hori lortzeko borrokan.

ANTIGUA LUBERRI KE eta CENTRO DE ESTUDIO MIKELDI berdinduta daude sailkapenean garaipen bakarrarekin. Bi taldeek badakite goiko postuetara gerturatzea zaila izango dela baina horregatik borrokatzen hasteko garaipen hau lortzea ezibestekoa dute.

Azkenik EFIK ISB eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA neurtuko dira igande goizean. Ordiziarrak dinamika oso onean datoz azkeneko bi partiduak irabazita beraz Azpeitiarrak ezingo dira erlaxatu garaipena lortu nahi badute. Garaipen bakarreko aldearekin daude momentu honetan.

JUNIOR NESKAK

A1 multzoan sailkapena sutan dago eta talde guztiak ondo hasteko beharra dute markatutako helburua lortzeko.

Hasteko LOIOLA INDAUTXU-k azken sailkatua jasoko du, EUROMEX ARASKI, Jesuitas Ikastetxean. Azken partiduetako sentsazioei erreparatuz Bilbotarrak direla faborito esan genezake baina Gasteiztarrak edozeini irabazteko gai direla erakutsi dute eta horregatik neurketa oso borrokatua espero da.

OPTICA TROCONIZ ARABA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren arteko lehia izagurria izango da. Bi taldeak lidergotzan berdinduta daude eta biek garaipena lortzea funtsezkoa izango dute lehenengo postua lortzeko. Joanekoan Donostiarrak 8 gora egin zuten beraz aberajea ere jokoan egongo da.

BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k eta LOINTEK GERNIKA-k itxiko dute multzo hau bihar arratsaldean. Gernikarrak ezin dute barkatu lider bezala jarraitu ahal izateko baina zelai zail batean jokatuko dute presiorik gabe jokatzen duen talde on baten aurka. Donostiarrak garaipena lortzen saiatuko dira laugarren postura gerturatu ahal izateko.

A2 multzoa GETXO SB eta MARIANISTAS UMILTASUNA-ren arteko lehiarekin zabalduko da Fadura Kiroldegian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta biak dinamika onean gainera. Irabazten duena laugarren postuan kokatuko da.

BARAKALDO BALONCESTO-k bere partetik lider den FUNDIBIDE ISB jasoko du larunbat arratsalean. Azkoitiarrak azken sailkatuaren etxea bisitatuko dute sentsazio ono onekin eta ideia oso garbiekin Euskal Ligan jarraitzeko borrokan.

BASKONIA eta ZAST KURAYE sailkapeneko azken postuetan kokatuta daude irabazteko behar askorekin. Bi taldeak maila oso antzekoa dute beraz neurketa oso parekatsua espero da. Zarauztarrak bigarren fase honetako lehen garaipena beharrezkoa dute gora egiten hasteko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta TABIRAKO BAQUE-k itxiko dute A2 multzoko jardunaldia igande arratsaldean. Bi taldeak 4 garaipen eta porrot bakarrarekin, irabaztea izango dute helburu lider bezala egoten jarraitzeko. Norgehiagoka bikaina izango da.

JUNIOR MUTILAK

Arabar derbi batekin hasiko da jardunaldi hau BASKONIA A eta AXA AMURRIO-ren artean. Gasteiztarrak sendo daude eta are gehiago Bilbao Basketi irabazi eta gero. Amurriokoak irteera zaila edukiko dute baina duintasunez borrokatzen saiatuko dira.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta LOIOLA INDAUTXU-k ere derbia edukiko dute bihar goizean. Artxandakoak sentsazio onak berreskuratzen saiatuko dira azkeneko jardunaldian jasotako porrotaren ondoren.

ARABERRI BASKET CLUB-ak eta EASO BASKET CROMOVA-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia Ibaiondo Gizarte Etxean. Gasteiztarrak ez dute partidurik irabazi fase honetan beraz lehenengoa lortzen saiatuko dira.

A2 multzoan ALTER CONSULTING ISB-ek eta BARAKALDO BALONCESTO-k jokatu dute Azkoitia Kiroldegian. Sailkapenera erreparatuz Barakaldokoak dira irabazteko faborito baina Gipuzkoarrak etxean sendo egiten dira eta hori aprobetxatuz fase honetako lehenengo garaipena gehitzera aterako dira.

ORDIZIA ORKLI eta BASKONIA B arerio zuzenak dira berdinduta baitaude sailkapenean. Oraingo honetan Majori Kiroldegian jokatuko dute eta biek azkeneko porrotaz ahaztu nahi dute garaipenaren senda berreskuratzeko.

GETXO SBT-ek CENTRO DE ESTUDIO MIKELDI jasoko du igande gauean jardunaldia ixteko. Getxokoak dinamika onean daude eta hirugarren garaipen jarraiaren bila aterako dira. Bilbokoak aldiz denboraldiko lehen garaipena nahi dute. Lehia interesgarria izango da.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE-k otsailak 28an jokatu zuten Arrasatekoen garaipenarekin 76-66.