Hasi gara urtero aurrera eramaten diren Udako Kanpusekin Zarautzen.
Lehenengo bi txandak egin dira iada Infantil Mutil eta Kadete Neskekin.
Ekainaren 23tik 27ra Infantil Mutilak Iñaki “Arri” Ogararen esanetara egon ziren bost egunez esperientzia itzel bat bizitzen.
Kadete Neskak aldiz 27an hasi eta atzo, Uztailak 1, amaitu zuten. Hauek Alberto Cearen aginpean egon ziren.
Udako Kanpusak aukera paregabeak dira saskibaloiaz ikasten jarraitzeko, lagunekin momentu onak partekatzen diren bitartean.
Hurrengo Kanpusak:
– Uztailak 1etik 5era, Infantil Neskak.
– Uztailak 5etik 9ra, Kadete Mutilak.
– Uztailak 9tik 13ra, Mini Mutilak.
– Uztailak 13tik 17ra, Mini Neskak.