2026/27 denboraldiko Euskal Kopek zehaztuta dute programazioa. Irailean, ACB, Emakumezkoen Liga, Emakumezkoen Challenge Liga, Emakumezkoen Bigarren Liga eta Hirugarren FEB Txapelketa egingo dira EAEko hainbat herritan.

Bilbao Basketek eta Baskoniak irekiko dituzte Euskal Kopak

Euskal Kopa ACB irailaren 15ean jokatuko da, 19:00etan, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian.

Norgehiagokak Endesa Ligako bi euskal ordezkariak izango ditu aurrez aurre: Bilbao Basket eta Baskonia.

Beasainen jokatuko da Liga Femenina Euskal Kopa

Emakumezkoen Euskal Kopa Beasaingo Antzizar Kiroldegian jokatuko da eta Lointek Gernika Bizkaia, Kutxabank Araski eta IDK Euskotren taldeek hartuko dute parte.

Lehiaketa ligaxka baten bidez egingo da, hiru jardunaldirekin:

irailaren 23an, 19:00etan: Inversus Gernika Bizkaia – Kutxabank Araski.
irailak 25, 19:00etan: Kutxabank Araski – IDK Euskotren.
irailak 27, 12:00etan: IDK Euskotren – Lointek Gernika Bizkaia.

Galdakaon jokatuko da Liga Femenina 2 eta Challenge Euskal Kopa

Galdakaoko Urreta Kiroldegiak irailaren 26an eta 27an hartuko du Smartlog Ointxe, Domusa Teknik ISB, Ibaizabal eta Horbisa Spirit Greenkw Barakaldok parte hartuko duten lehiaketa.

Finalerdiak irailaren 26an jokatuko dira:

17:30ean: Smartlog Ointxe – Domusa Teknik ISB.
19:30 ibaizabal – Horbisa Spirit Greenkw Barakaldo.

Bi kanporaketetako irabazleek irailaren 27an, igandean, jokatuko dute finala, 17:30ean.

Hirugarren FEB eta U22 Euskal Kopa Durangon amaituko da

Euskal Kopa Hirugarrena bi taldek osatutako lehen fase batekin hasiko da.

A multzoan San Prudentzio, Iruki Take eta Teknei Bizkaia Zornotza arituko dira, eta B multzoan Ulacia ZKE, Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Tabirako Baque.

Lehen faseko partidak irailaren 5eko eta 6ko, 12ko eta 13ko, eta 19ko eta 20ko asteburuetan banatuko dira.

Lehiaketa Final Four batekin amaituko da, Durangoko Landako Kiroldegian. Finalerdiak irailaren 26an jokatuko dira, 17:00etan eta 19:00etan, eta finala irailaren 27an izango da, 18:00etan. Final Fourreko ordutegiak konfirmatzeke daude.

Horrela, iraila euskal saskibaloiaren abiapuntua izango da berriro, lau Euskal Kopak jokatuko baitira Gasteizen, Beasainen, Galdakaon eta Durangon.